Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
centenario de Euskaltzaindia

Topikoak desegiteko lana

Euskaltzaindia XXI. Mendera egokitzeko buru-belarri ari da ekinean azken urteotan;emaitzak nabariak dira

Ane Araluzearen erreportajea - Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Sagrario Aleman.

Sagrario Aleman.

Galería Noticia

Sagrario Aleman.

Adin batetik gorako gizonezkoez osatutako erakundea dela, araudia aldatu eta gaurkotzeko oztopoak jartzen dituela, egungo hizkuntzaren erabileri bizkarra ematen diola... Hainbat izan dira Euskaltzaindiak jasan dituen aurreiritziak azken mendean, baina zein baino zein okerragoak direla frogatzen ari da akademia azken urteotan abiarazitako lanarekin. Sagrario Aleman, euskaltzain osoa, horren lekuko zuzena da. “Esango nuke, beste akademia askorekin alderatuz, Euskaltzaindia irekiagoa dela”, defendatzen du.

Horren erakusle da, esaterako, hiztegiko hainbat definizio moldatzen hasi izana genero ikuspegitik. “Pausoak ematen ari gara, etengabe berrikusten hitz baten inguruan ematen diren definizio eta adibideak”, azaltzen du Alemanek. Adibide bat jartzearren, senar hitza aipatzen du. “Gaur egun bikoteak ez dira bakarrik senar-emazteak eratutakoak, bi gizonezkoez edo bi emakumezkoez osatuta ere egon daitezke”, dio. Horrela, lehen, “emakumearen bikotekide” bezala definitzen baldin bazen, orain “norbaitentzat, harekin ezkondua dagoen gizona” bezala ageri da.

Adinari dagokionez, duela gutxi euskaltzain emerituaren figura sortu zen;hortaz, 75 urte betetakoan errelebatu egiten dira. “Lehen ez ziren ordezkatzen hil arte, emerituak lanean jarraitzen du baina bidea irekitzen du beste gazteago bat sar dadin”, adierazten du euskaltzainak. “Gazteek badute ekarpen handia egiteko bidea, denon parte hartzea inportantea da”, dio. Bestetik, egun sei emakume daude hogeita zazpi euskaltzain osoen artean. Alemanen ustez, “kontutan hartu behar da nondik gatozen;garai batean, gizarteko beste arloetan bezala, emakumezkoak, nahiz eta lanean egon, ez zen agerian izaten”. Horretan ere, poliki-poliki, gauzak aldatzen doaz.

Teknologia berriek ere zeresana izan dute. Sare sozialetan presentzia izateaz gain, hainbat lan digitalizatu ditu akademiak. “Guztiok ulertzen dugu Euskaltzaindia ezin dela gizartetik aparte egon, nahi edo nahi ez, gizarteari begiratu behar dio, bere parte izanez”, ondorioztatzen du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus