Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Gasteizen euskararen datuak hobetzen ari dira

Lehen hitza euskaraz egiteko Gasteizko 60 establezimendu bilatzen dituzte

Udalak eta Bai Euskarari elkarteak hitzarmen bat sinatu dute merkataritzan eta ostalaritzan euskara areagotzeko

Begoña Martín - Lunes, 9 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Bezero batzuk Gasteizko taberna batean.

Bezero batzuk Gasteizko taberna batean. (Argazkia: José Ramón Gómez)

Galería Noticia

Bezero batzuk Gasteizko taberna batean.

gasteiz- Gasteizen euskararen datuak hobetzen ari dira. Gero eta pertsona gehiagok dute euskaraz aritzeko gaitasuna. Arabari erreparatuta, herritarren erdiak ulertzen du euskara. Eta gero eta gasteiztar gehiagok euskara dute hizkuntza nagusi eta egunerokotasunean erabiltzeko hautua egiten. Hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz, euskaraz dakiten eta ikasten ari diren pertsonak euskaraz kontsumitzera animatzea da erronka Gasteizen, lehen hitza euskaraz eginez bai ostalaritzan bai merkataritzan.

Kontsumoa euskaraz sustatzeko, Bai Euskarari elkarteak kanpaina bat abian jarri du Gasteizen, Udalaren babesarekin. 60 establezimendu berri gehitu nahi ditu Gasteizen martxan jarritako Lehen Hitzak balio handia du kanpainara. Udalaren laguntzaz, Gasteizko euskararen mapa marrazten ari dira eta bertako establezimendu eta kontsumitzaileei bide berriak irekitzen lagunduko zaie. Lehen Hitzak balio handia du Bai Euskarari elkartearen proiektua da, Gasteizko arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko Udalarekin batera bideratutakoa.

Udalak eta Bai Euskarari elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, aurten ere merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko. Erronka zehatza da: 60 establezimendu identifikatzea eta, euskararen erabilera areagotzeko eta kontsumitzailearekiko harremanetan balioa gehitzeko erraztasunak eta baliabideak eskura jartzea.

metodologia errazaProzesua eta metodologia erraza da. Rober Gutiérrez-ek, Bai Euskarari elkartearen zuzendariak, adierazi du Bai Euskarari elkartea establezimendua ezagutzera hurbilduko dela eta hizkuntza egoeraren azterketa egiten lagunduko diola. Ondoren, negozioetan euskara txertatzeko eta aurrerapausoak emateko helburuak zehaztuko dituzte, eta Bai Euskarari elkarteak baliabide eta aholkularitza eskainiko ditu. Aukera hau doan eskainiko da 2018an zehar;2019tik aurrera ere, dirulaguntzak egongo dira.

Rober Gutiérrez-ek kontsumitzaileengan eta euskararen balioan jarri du fokoa: “Euskara kontsumitzaile irizpidedunaren ezaugarria da. Bertakoa, hurbila, ekologikoa, kalitatekoa kontsumitu nahi izaten dugu”.

Establezimenduei Bai Euskarari Ziurtagiria eskainiko zaie eta hura lortzen dutenak euskararen mapan agertuko dira. Gainera, establezimenduetan lanean ari diren pertsonei bereizgarriak edo txapak eskainiko zaizkie, bezeroei erosketa-prozesua euskaraz errazteko. Bi eredu egongo dira: euskaraz lan egiteko gaitasuna dutenek soinean “Euskaraz?” bereizgarria eramango dute, bezeroak jakin dezan euskaraz aritu daitekeela berarekin. Bigarren eredua, “Euskaraz? Poliki, mesedez” izango da, ikasten ari diren saltzaileentzat edo euskaraz aritzeko erabateko segurtasuna ez duten langileentzat. Bi kasuetan, kontsumo harremanetan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea izango da helburua.

Beste aldetik, kanpainaren triptiko informatiboa jasoko dute, bezeroek euskaraz non kontsumitu dezaketen jakin dezaten. Triptikoa ziurtagiria duten establezimenduetan eta Gasteizko gizarte etxeetan eskuragarri dago, hala nola Bai Euskarari elkartearen webgunean.

erabilera kaleetanGasteizen euskararen erabilerak igoerarik nabarmenena izan du azken bost urteotan. Haurrak (%18,3) dira kalean euskara gehien erabiltzen dutenak;horien ostean, gazteak (%12,3);ondoren, helduak (%11,5);eta, azkenik, adinekoak (%8,1). Gasteizko kaleetan euskararen erabilerak gora egiteko helburuarekin, Bai Euskarari elkarteak kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina bat abian jarri du hirian Udalaren babesarekin, LehenHitzaEUS kanpaina.

Bai Euskarari elkarteak ekarpena egin nahi du Gasteizko kontsumo harremanetan euskara txertatzeko, euskarak eskaintzen dituen abantailak erakutsiz eta beldurra eta lotsa gainditzeko laguntza eta baliabideak eskainiz. Establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea da bere helburua, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.

bidelagun bereziakAzpimarratzekoa da Lehen Hitzak balio handia du kanpainak (sarean #LehenHitzaEUS) Gasteizko bidelagun bereziak izan dituela. Hiriko pertsona ezagunek babesa eskaini diote ekimenari, euskarazko kontsumoaren aktibazioaren garrantzia azpimarratuz eta lehen hitza euskaraz hartzearen balioa azalduz. Kanpainaren protagonistak izan dira, besteak beste: Mikel Urdangarin abeslaria, Karmele Jaio idazlea, Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmiento-ko kidea, Cristina Molinuevo eta Ane Aldalur Araskiko jokalariak, eta Gorka Ortiz de Urbina.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus