Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Euskararen erabilera sustatzeko abentura

Azken urteotan gero eta Arabako entitate gehiago ohartzen ari dira euskarak eskaintzen duen balioaz. Enpresen konpromisoa eta erabakien instituzionalizazioa funtsezkoak dira

Begoña Martín - Domingo, 24 de Junio de 2018 - Actualizado a las 09:51h

Arabako 40 enpresa eta erakundetako 60 pertsona inguru elkartu ziren Arabako Ganbaran ‘Araban Euskara Lanabes’ ekitaldian parte hartzeko. Argazkiak: DNA

Arabako 40 enpresa eta erakundetako 60 pertsona inguru elkartu ziren Arabako Ganbaran ‘Araban Euskara Lanabes’ ekitaldian parte hartzeko. Argazkiak: DNA

Galería Noticia

Arabako 40 enpresa eta erakundetako 60 pertsona inguru elkartu ziren Arabako Ganbaran ‘Araban Euskara Lanabes’ ekitaldian parte hartzeko. Argazkiak: DNA

GASTEIZ- Azken urteotan gero eta entitate gehiago ohartzen ari dira euskarak eskaintzen duen balioaz, eta hori bera oinarrizko urratsa da bidea egiten jarraitzeko. Arabako enpresa askok, beraz, erakundearen eta hori osatzen dutenen pertsonen kontzientzia piztu dute eta euskara txertatzeko estrategia bideratzen ari dira. Kasu bakoitza ezberdina da. Azken urtean, adibidez, batzuek Lanabesek eskaintzen dituen pilotajeei esker abiatu dute euskararen erabilera sustatzeko abentura;beste batzuk aurretik ari ziren Bai Euskarari ziurtagiriaren eta Bikain agiriaren datuek adierazten duten bezala. Rober Gutiérrez Bai Euskarari elkartearen zuzendariak nabarmendu duen bezala, enpresei erraz ulertzeko eta aplikatzeko moduko metodologia eraginkorrak proposatu behar zaizkie euskararen presentzia areagozeko.

Kanpoko laguntzak beharrezkoak eta ongi etorriak dira kasu guztietan, baina enpresen konpromisoa eta erabakien instituzionalizazioa funtsezkoak dira. Zentzu horretan, LanabesAraban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea da. Egitasmo hori jarri zuten martxan Arabako zenbait erakunde, elkarte eta enpresak. 2017ko azaroan Lanabes egitasmotik Arabako enpresei euskararen bidea erraztea helburu duen pilotaje erraz eta doakoa eskaini zuten. Metodologia ulergarri baten bitartez, enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko laguntza eskaintzen dute, zerbitzua eta lan hizkuntza izateko ibilbidea zehazten.

euskalduntzeko erronkakArabako alor sozioekonomikoa euskalduntzeko erronkak irudikatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera Araban Euskara Lanabes ekitaldiari pasa den ekainaren 4an. Bertan izan ziren Pilar García de Salazar, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiordea, eta Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua. Foru Aldundiarekin batera, lurraldeko 40 enpresa eta erakundetako 60 pertsona inguru elkartu ziren Arabako Merkataritza eta Industria Ganbaran. Arlo sozioekonomikoa osatzen dutenen topagunea izan zen Lanabesek antolaturiko ekitaldia. Eta aukera berezia izan zen Arabako enpresa eta erakundeen arteko harremanak sustatzeko eta, guztien artean, lan munduaren euskalduntzerako bidea irudikatzeko eta estrategiak proposatzeko.

Bertan izan ziren, alde batetik, Lanabes proiektuko talde eragilea osatzen duten erakunde eta enpresak: Arabako Foru Aldundia, Bai Euskarari elkartea, SEA, Aenkomer, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara, Oreka IT, Electra Vitoria eta Laneki. Eta bestetik, askotariko sektoreetan lan egiten duten enpresen arduradun, teknikari eta langileek parte hartu zuten Araban Euskara Lanabes jardunaldian: Mutualia, El Corte Inglés, Egibide, Arabar Errioxako Ardoaren ibilbidea, CIC energiGUNE eta Artepan.

Arabako erakunde publikoakErakunde publikoei buruz, Lanabes proiektua babestea eta planteaturiko erronkak gauzatzeko baliabideak bermatzea da Arabako Foru Aldundiaren papera. Horrekin batera, eta Rober Gutiérrezek adierazi duenaren arabera, oso garrantzitsua izango da modu eredugarrian jokatzea;hau da, administrazioak euskara modu transbertsalean sustatu beharko luke etxe barruan, eta beste aldetik, praktika onak txertatu eta ikustarazi beharko lituzke. Esate baterako, zerbitzu esleipenetan, dirulaguntza deialdietan eta era guztietako kontratazioetan (are gehiago lurralde honetan bizi diren pertsonei zuzendutako zerbitzuak badira edo proiekzio publikoa badute), hizkuntza irizpideak ezarri, baloratu eta aintzat hartu beharko lirateke ezinbestean, irizpide guztiak betetzen dituztenak sustatuz. Hau da, Administrazioak (Arabako Foru Aldundia) baliabideak eskaini beharko ditu helburuak aurrera eraman ahal izateko.

Rober Gutiérrez Bai Euskarari elkartearen zuzendariaren esanetan, hizkuntzaren beraren garapenerako ez ezik, elkarbizitzarako eta Arabako gizartearen ongizaterako ere onuragarria da. “Ez dugu ahaztu behar administrazioak gu guztion ongizaterako ari direla lanean. Horrela bada, zentzuzkoa da esatea gure ongizatean lehentasunezko funtzio esanguratsua dutela hizkuntzek, eta administrazioek sustatu eta baloratu behar dutela”. Zentzu horretan, erakundeak eta enpresak zuzentzen dituztenen lidergoa oso beharrezkoa da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus