Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Araban euskararen presentzia handitzea da helburu nagusia

Azken 20 urteotan Arabako gizartea izugarri eraldatu da euskarari dagokionez

B. Martín - Domingo, 24 de Junio de 2018 - Actualizado a las 09:51h

Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera ‘Araban Euskara Lanabes’ ekitaldiari pasa den ekainaren 4an.

Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera ‘Araban Euskara Lanabes’ ekitaldiari pasa den ekainaren 4an.

Galería Noticia

Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera ‘Araban Euskara Lanabes’ ekitaldiari pasa den ekainaren 4an.Rober Gutiérrez.

gasteiz- Araban gero eta saltoki, enpresa eta era guztietako entitate gehiago ari dira euskaraz lan egiten;asko dira hizkuntza txertatu eta sustatzeko egunero ahalegina egiten dutenak, euskaraz kontsumitzeko aukerak areagotzen eta euskaraz bizitzea errazten. Horien eredua aintzat harturik, Bai Euskarari elkarteak abentura horretan murgildu nahi duten enpresei bidea erakutsi nahi die, seguru asko entitate batzuek ez baitute jakingo nondik hasi edo zer egin euskaraz lan egiteko.

Azken 20 urteotan Arabako gizartea izugarri eraldatu da euskarari dagokionez. Bai hezkuntzan, bai kalean eraldatzen eta moldatzen joan diren heinean, enpresa munduan ere pausoak ematen ari dira. Gaur egun, Araban 150 enpresa inguru ari dira euskara-kontuekin lan egiten.

Etorkizunari begira, pasa den ekainaren 4an antolaturiko Araban Euskara Lanabesekitaldian parte-hartzaileek nabarmendu zuten datozen urteetako erronka nagusia dela Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea, sustatzea, handitzea eta bitartekoak zein ereduak eskaintzea. Izan ere, Rober Gutiérrez Bai Euskarari elkartearen zuzendariaren esanetan, “euskara lanabes moduan duten enpresen eta entitateen sarea ehuntzen jarraitzea da gure asmoa, eta, horretarako, Arabako entitate, elkarte eta administrazioaren konpromisoa eta elkarlana ezinbestekoak izango dira etorkizunean”.

bezero kopurua handitzekoEuskara baliatu beharreko aldagaia da, markaren posizionamendua hobetzeko, bezeroarekiko gertutasuna eta konfiantza sortzeko eta sendotzeko, bezero kopurua handitzeko eta fidelizazioa indartzeko, merkatu berrietan sartzeko eta etekinak areagotzeko, talde kohesioa eta motibazioa bizkortzeko, produktu eta zerbitzu lehiakorrak izateko, euskaraz bizi eta euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazteko, eta pertsonen ongizatea euskararekin ere lotzeko.

Horretarako, alor sozioekonomikoan euskaraz normaltasunez aritzeko baliabideak sortu eta garatu behar dira. Rober Gutiérrezek adierazi du testuinguru horretan kokatu behar dela Bai Euskarari elkartearen ekarpena. Zehazki Bai Euskarari ziurtagiriaren bidez Euskal Herri osoko saltoki, enpresa eta era guztietako entitateak laguntzen dituzte euskararen normalizaziorako prozesua egiten.

Gainera, Bai Euskarari elkarteak tresna eta baliabide ugari jartzen ditu entitate guztien esku, esate baterako, hizkuntza-egoera ezagutzeko oso baliagarria den auto-diagnostikorako aplikazioa.

bidea erakusteko eta erraztekoEra berean, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso dute;horretarako, praktika egokiak eta eredugarriak eskaintzen ari da Bai Euskarari elkartea. Halaber, emandako jarraibideak hainbat adibiderekin hornitu dira, abentura honetan murgildu nahi duten enpresei bidea erakusteko eta errazteko.

Gainera, esan beharra dago Bai Euskarari elkartea ziurtagiri bat baino askoz gehiago dela. Rober Gutiérrezek aipatu du euskal komunitate profesionala sendotu eta hizkuntza integratzeko bideraturiko espazioak, baliabideak eta tresnak sortu eta garatzeko diharduela elkarteak, elkarlanean. Besteak beste, Enpresarean (enpresen eta profesionalen sarea), Lansarean lan-ataria eta Lanabes, Araban Euskara Lanean dira martxan jarritako egitasmoak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus