Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Manex Pagola kantu egilea hil da 77 urte zituela

Pantxoa eta Peio bikoteak ospetsu egin zuen ‘Azken dantza hau’ konposatu zuen landibartarrak

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:05h

Baiona- Manex Pagola kantari eta kantu egile landibartarra zendu zen atzo 77 urte zituela. Urtxintxak, Kanta Aberria eta Peio eta Pantxoa bikoteak biziki ospe-tsu bilakatu zuen Azken dantza hau asmatu zituen, besteak beste. Pagolak idatzi zituen abesti gehienen bilduma plazaratu zuen Elkar argitaletxeak duela bi urte eta bertan ikus liteke behe nafarraren uzta oparoa. Gaur egun ere hamarnaka artistek kantatzen dituzte Pagolaren olerkiak. Bere ustez “kantua hatsa bezala da, kantuarekin laguntzen baita beste sorkuntza frango”.

Pagola langile nekaezina izan da azken hamarkadetan eta gisa horretan parte hartu zuen Seaskaren ikastolen eta Iparraldeko euskarazko irratien sorreran. Eusko Alkartasuna alderdiaren kide lehiala izan zen ere hasieratik. Baionako euskal museoaren zuzendari ohiak ehunka artikulu idatzi izan ditu Herria, Enbata eta Jakin aldizkarietan. 2014ean Sarako idazleen biltzarrak saritu zuen eta duela gutxi ohorezko euskaltzain izendatu zuten.

Manex Pagolaren heriotzak samina piztu zuen atzo euskal artista askorengan. Pantxoa Carrère abeslariak dio ez duela behin ere kantaldirik eskaini Pagolaren abestirik eman gabe. Gaztarotik lagun minak zirenez askotan ikusten zuten elkar orain ere. Carrèren arabera Pagolaren itzala handia da, gaur ere, jai eta taberna guztietan kantatzen baitira harek asmatutako kantak. Azken urteetan gaixorik egon arren beti oso baikor zegoela eta bizitzeko gogoarekin agertzen zela azpi marratzen du Pantxoa Carrèrek. Manex Pagolari azken agurra eginen zaio astelehenean 15:00, Urketan, Lapurdin. - F. Dolosor

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus