Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Belarriprestak eta ahobiziak nola prestatu ikasiz

Azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da Euskaraldian parte hartzeko
Prestatzaileentzat formakuntza saioak antolatuko dituzte Euskal Herri osoan

Begoña Martín - Lunes, 14 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Euskaraldiaren Euskal Herriko lehen ‘hamaikakoa’ aurkeztu zuten Bilbon, enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea.

Euskaraldiaren Euskal Herriko lehen ‘hamaikakoa’ aurkeztu zuten Bilbon, enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea. (Argazkia: DNA)

Galería Noticia

Euskaraldiaren Euskal Herriko lehen ‘hamaikakoa’ aurkeztu zuten Bilbon, enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea.

gasteiz- Euskaraldia, 11 egun euskaraz bultzatzen ari dira euskaltzaleak, Euskal Herri osoan ospatuko duten euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean antolatuko dute izugarrizko ekimen hori Euskal Herrian eta helburu nagusia izango da aldi berean euskararen aktibazioa bultzatzea lurralde osoan. Hamaika egunez ingurune naturalean euskaraz egiteko martxan jarri duten egitasmoa da, euskara erabiltzeko gune eroso eta natural berriak eraikitzeko asmoz. Euskal Herri osoan hizkuntza ohiturak aldatzea eta egunerokotasunean euskaldunak eta hizkuntza ulertzen dutenak euskaraz gehiago aritzea dira helburu nagusiak.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Euskaraldian parte hartzeko ariketa honek ez-ohiko egoerak sortuko ditu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (adibidez, elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezaten.

Herritarrak izango dira egitasmoaren protagonistak eta hizkuntzaren jakintza mailari lotutako bi rolen arabera parte hartu ahal izango dute (ahobiziak eta belarriprestak). Horretarako, herritarrek izena eman beharko dute Euskaraldian parte hartzeko (datorren irailaren 20an irekiko dute epea). 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko dute Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimena, baina hamaika egun horietara heldu arte bidea oso garrantzitsua izango da, eta euskaldunei bide hori elkarrekin egiteko gonbidapena luzatu diete.

Nola egingo dute herritarrek? Ahobiziak eta belarriprestak izango dira Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimeneko ardatz nagusiak. Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest identifikazio ikurra edo txapa erabiliko dute parte hartzaile guztiek (16 urtetik gorako herritarrak izango dira).

Zehazki, Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak izango dira (baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak izango dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

Horren harira, batzorde bakoitzeko hainbat lagun (bizpalau) prestatuko dituzte, gero beraiek euren herrietan belarriprestak eta ahobiziak prestatzeko boluntario talde bat forma dezaten.

Boluntario horiek, ondoren, belarriprestak eta ahobiziak formatuko dituzte euren kabuz. Lurralde bakoitzean saio bat prestatu dute, eta sarrera txiki baten ostean bi taldetan banatuko dira partaideak. Gela batean ahobizien prestakuntza egongo da, bestean, belarriprestena (azalpenak emango dituzte lehendabizi, eta ondoren, galdera-erantzunentzat tartea egongo da). Bukaeran bilduko dira berriz guztiak amaierako oharrak bateratzeko.

OHITURAK ALDATUZZer lortu nahi du Euskaraldiak? Alde batetik, herritarren harremanetan hizkuntzarekin dituzten inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea. Beste aldetik, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen dutena baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezaketela ikusaraztea. Gainera, hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. Azkenik, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak sortzea.

Elkarlana funtsezkoa izango da Euskaraldiarentzat. Horregatik, herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakete herritarrek Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzeko asmoz. Garrantzitsua izango da pertsona aktiboaren rola: lehenengo hitza euskaraz eginez, ulertzen dutenekin euskaraz arituz, eta euskarazko hizkuntza praktikak bultzatuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus