Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko erreminta

Lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan



izena eman dezakete

Lunes, 14 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

gasteiz- Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Lansarean proiektua kudeatzen du, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Lan-atariak enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera errazten dute. Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatu ditzakete, eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal dituzte. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman dezakete.

Lansarean erremintak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartu ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz. Nola erabil daiteke? Oso erraza da. Lansareanen sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala;hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango dute.

Ziurtagiriaren Elkarteak lan mundua euskalduntzeko estrategikoki lanean dihardu 2007tik, Bai Euskarari Ziurtagiria erreminta nagusi delarik. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zuen 2000. urtean, baina Ziurtagiriaren Elkartea da agiriaren kudeaketa integralaz arduratzen dena, 2007tik. Bere bitartez alor sozioekonomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen da. Bai Euskarari Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten emaitza da eta erabiltzaile guztien ekarpenak jasoz etengabe hobetzen ari da. Urte hauetan Ziurtagiriaren Elkarteak proiektua sendotzeko, hobetzeko eta hedatzeko pausoak eman ditu, gizartearentzat egitura erreferentea sortuz.

Hala, proiektu ezberdinak garatzen ditu urtean zehar: Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean eta Lazarraga sariak. 2013an egin zuten elkartearen hausnarketa estrategikoa eta horri esker, elkartearen egitasmoa sendotu eta euskararen normalizazioaren bidean urratsak egiten jarraituko du. Helburua adostu dute: “Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea”. Espazioak euskalduntzea estrategikoa da hizkuntza batean normaltasunez bizi ahal izateko. Horregatik, garrantzia du alor soziekonomikoaren espazioetan euskarari lekua egiteak. Lanean ematen dugun denboragatik edota produktu eta zerbitzuen kontsumitzaile izateagatik, eragina du lan munduak gure bizimoduan eta hizkuntza jardueran. - B.M.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus