Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

ETA gabeko Euskadi

Por José Manuel Bujanda Arizmendi - Viernes, 4 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:05h

Aguur ETA. Inoiz ez arte. Amets gaiztoa betirako agur. Etorkizunari eta itxaropenari ate eta leiho berriak ireki zaizkigu euskaldunoi. Zorionez bai, agur ETA. “Hasiera bertan agian, agian bai, ekibokatu egin ginen”, bai egi borobila Ken Zazpi musika taldearen abesti zoragarri baten letra. Ekibokatu egin ginen bai. Giza duintasuna, dignitatea eta gizabizitzaren gainetik helburu politikoak jarri baikenituen, frankismoaren giro ilun eta lazgarrian bertan ere. Argi aldarrikatu behar da: Inoiz ez da zilegi izan, inoiz ez, hiritar bat hiltzea, beti gaizki izan da bortxa eta heriotza tresna politiko gisa erabiltzea beste era baten pentsatzen zuen hiritarren aurka. Baita frankismoan bertan ere. Baita Diktadura krudelean bertan ere. Baina… zorionez ETA joan da. Gure bizitzatik atera da, zait. Historia da. Zorionez. Betirako. Inoiz ez ostera. Orri berri bat geure historian. Biktima guztiak bihotzean eta ariman. Horra hor irakurle adiskide estimatua zaren hori argi eta garbi Frankismo zital eta makurrean ETAkide izan nintzen baten gogoeta pertsonala eta zintzoenetan zintzoena, alajaina. Bide okerra hartu genuen, bilakaera makurrekoa.

Zorionez bai, agur ETA. Agur ETA, bai. Inoiz ez arte. Amets gaiztoa betirako agur, bai. Etorkizunari eta itxaropenari ate eta leiho berriak ireki zaizkigu euskaldunoi. Zorionez bai, agur ETA. Zazpi lurraldeetako gure Euskadin, bakearen bilaketa eta honen behin betirako bermatze eta sustatzea, pertsona eta hiritar guztion arteko betirako adiskidetzea eta euskaldunon elkarbizitzaren eta politikaren normalizazioa bilatzen, aurkitzen, lantzen eta konkistatzen ari gara, egiten ari garena beharra baita eta baitugu. Bilaketa luzea eta neke-tsua, aurrerapen eta atzerapenekin, itxaropen eta artegatasun garaiekin tartean. Denborak estutu egiten gaitu, erronka ez baita erraza eta formula ez sinplistak beharrezkoak dira. Indar berrituekin saiatzeko garaiak, beti izango baita garaia, beti. Denborak estutu egiten gaitu bai, bai, baina batzuei besteei baino era larriagoan estutzen die bai denborak eta baita beharrak ere. Borondatea klabea da, zintzotasuna, irmotasuna, erantzukizuna, historiaren eta etorkizunaren sena eta gure seme-alaben seme-alabentzat etorkizun hobea uzteko borondate irmoa klabea da, baina batzuen batzuk besteek baino borondate irmoagoaren behar latza daukate. Geure bilobei zor diegun lekukoa.

Mugitu egin beharra, bai, baina batzuk besteek baino askoz gehiago. Sortu, aurkitu, iragan, bilatu, topatu, asmatu, imajinatu, irudikatu, pentsatu eta trazatu, bai, baina batzuk besteek baino askoz gehiago. Oztoporik handienak geldotasuna eta gelditasuna dira, inertzia, pasibotasuna eta zurruntasuna, errebantxa miopea eta ikuspegi alderdikoia. Seriotasunez bai, bai, baina batzuen batzuk beste batzuk baina seriotasun serioagoaz. Herri honetan izan diren indarkeria guztien biktimekiko elkartasun-ahalegina funtsezko jarrera da, zaigu, guztioi. Ezinbestekoa da oroitzea, zintzo eta leial oroitzea, adiskidetasuna lortzea, hurbiltzea eta adostasunera eta akordioetara iristea. Ezin da inor baztertu, guztiok baitugu gonbita, sinesmen politikoak, ideologikoak, nortasunak, atxikipen nazionalak edo nazionalistak alde batera utzita. Erabateko Bakea eta normalizazioa lortzeko eta bilatzeko bide honetan, pertsonen arteko adiskidetzea eta Euskadiko elkarbizitza eta politika normalizatzea lortzeko ezinbestekoa izan da, aurre baldintza gisa, ETAren indarkeri zitala betirako erabat desagertzea eta deuseztea.

Bakea eta normalizazioa bilatzea guztion arteko errespetua eta gai guztien inguruan politika naturaltasun osoz onartzeak esan nahi du, inor kanporatu edo baztertu gabe, begirunez

Distentsio-keinuak derrigorrez zaizkigu, norberak bere historiaren aurreko arduraren arabera, zintzoki, inolako hipokresiarik gabe, zeren indarkeriak odola, sufrimendua eta pertsonaren funtsezko eskubideak urratu baititu soilik, inolako justifikaziorik gabe. Eta gogoeta hau batzuen batzuk beste batzuek baino, zintzoago, gogoetatsuago eta arduran handiagoz egin eta hartu beharko lukete bere gain. Gezurrik ez. Indarkeriak arazoak estaldu ditu, abertzaletasuna desprestigiatu du, Euskadiko tratamendu politikoa eragotzi izan du eta erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaidari benetako oztopoak jarri dizkio.

Batzuen batzuk onartu beharko lukete iraganeko indarkeria gaitzetsi egin behar dela, argi eta garbi, maltzurkeriarik gabe. Onartu beharko lukete indarkeri politikoak ez zuela, ez, inolako justifikazio minimorik, onartuko beharko lukete asasinatzea beti gaizki egindako zerbait izan dela, onartuko beharko asasinatzeak, hiritarrak erailtzeak, bahitzeak, mehatxatzeak, inoiz ez zuela inolako justifikaziorik izan. Bakea eta normalizazioa bilatzea guztion arteko errespetua eta gai guztien inguruan politika naturaltasun osoz onar-tzeak esan nahi du, inor kanporatu edo baztertu gabe, begirunez. Kanporatu beharrekoak dira beraz sektarismo antzuak, alderdikeri txepelak eta deskalifikazio tentelak. Amets gaizto zital krudel ekibokatuak bereak egingo dute behin betirako. Agur amets politiko sektarioei. Giza eskubide guztiak garaile. Eta bultzatu eta sustatu beste aldetik parte-hartzea, babesa eta aholkua, prestutasuna eta jarrera positiboak, eta derrigorrezko eginkizun honetan batzuen batzuk ahalegin bereziren bat egin beharko luketelakoan nago. Ezinbestez, derrigorrez, bai ala bai. Aukerarik ez.

Bestearen iritzia bidezkoa dela aitortzeko prest egon behar dugu, eta diferentzia horretatik abiatuta, indarkeriarik gabeko etorkizunaren bilaketa horretatik abiatuta, gatazka ebazteko prozedura komunak onartu behar ditugu, inork bere proiektu legitimoari uko egin gabe. Eta burutu beharreko ahalegin honetan batzuen batzuk ,oraingoz behintzat, herrenegi dabiltzalakoan nago. Etorkizunari begiratzea erronka kolektibo bat da eta. Irain historikoen karpeta ugariak berreskuratu gabe. Eta honetan ere badute batzuen batzuk etxeko-lan ugari. Adorez, ausardiaz, zuhurtasunez, nekerik gabe, gogoz, irmotasunez, nekaezintasunez, erabakitasunez, erresistentziaz, sendotasunez, zuzentasunez eta presio moralaz. Gure ondorengoei utz diezaiekegun ondarerik preziatuena baita. Desberdintasunak aitortu eta diferentziak onartu, betiere proiektu politiko desberdinak gauzatzeko aukera-berdintasunarekin, guztiak baitira defendagarriak demokrazia zorrotzean. Ez da nahikoa izango existitzea eta batzuk besteak toleratzea, bizi egin beharko dugu, elkarrekin bizi, elkarrekin lan egin eta ilusioa izan. Guztion artean lortu behar dugu politika eta demokrazia garaile izatea, gatazkak konpontzeko tresna gisa, ezberdintasunak handiak, antagonikoak eta gogorrak badira ere. Politikaren lehenengo xedea da pertsonen arteko elkarbizitza bermatzea. Premiazkoa da beraz elkarbizitza politikoa eta bake-agertoki baten eraikuntza behin betiko normalizatuko dituen prozesu bat normalizatzea. Eta esfortzu honetan batzuen batzuk beste batzuk baino indar gehiagoz bultzatu beharko lukete. Premiazkoa da euskal gizartea osatzen duten alderdi desberdinen arteko harremana sustatzea eta indartzea xede hori lortzeko bidean. Argi geratu behar du prozedura demokratikoen erabilera bakar eta esklusiboa, gure gizarteak adierazitako borondatearen onarpenak, eta, horretarako, indar politiko guztien arteko lankidetza sustatu behar dela. Guztiena bai.

Jokoaren arauak errespetatu egin behar dira elkarrizketa sustatuz, irekia eta mugarik gabea izango den elkarrizketa bultzatuz, inor kanporatu gabe eta baldintza politikorik gabe ideiak bide demokratikoetatik bakarrik defendatzearen printzipioa errespetatuz. Gogo eta itxaropen garaiak datozkigulakoan nago. Bake eta normalizazio garaiak, itxaropen eta aldarrikapen garaiak goiz-alba argi baten gisa alboan nabaritu nahiko nituzke betirako, eta lehen esan dudan bezala, ondare preziatu hori nire ondoren Euskadin biziko diren hiritar guztiei. Biktima guztiak gogoan eta bihotzean. Horretan sinesten saiatzen naiz, horretan sinetsi nahi dut, eta egia esan, nire barne erraietako kemen eta indar guztiekin horretan sinetsi egiten dut, behin betirako izango den horretan, eta ez soilik amets oso goxo baina krudelki supituki hautsi daitekeen baten eran. Normalizazioa. Elkar bizitza. Adiskidetasuna. Etorkizuna. Itxaropena. Euskadi justu, ireki, solidario, inklusibo, integratu, integratzaile eta hobeago bat. Horixe baita hain zuzen gure ondorengoei utzi diezaiekegun ondare eta altxor guztiz preziatuena!!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus