Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Hizkuntza ohituretan Euskaraldiaren eragina neurtzeko ikerketa egingo dute

Soziolinguistika Klusterrak aztertu nahi du zenbat aldatuko den euskararen erabilera partaideen artean

Begoña Martín - Lunes, 30 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Euskaraldiaren Euskal Herriko lehen ‘hamaikakoa’ aurkeztu zuten Bilbon, enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea.

Euskaraldiaren Euskal Herriko lehen ‘hamaikakoa’ aurkeztu zuten Bilbon, enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea. (Argazkia: DNA)

Galería Noticia

Euskaraldiaren Euskal Herriko lehen ‘hamaikakoa’ aurkeztu zuten Bilbon, enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea.

Gasteiz- Euskaraldiak herritarren hizkuntza ohituretan eragin nahi du, eta eragin hori neurtzeko asmoz Soziolinguistika Klusterrak ikerketa antolatuko du. Euskal Herri osoan ospatuko duten Euskaraldia, euskararen erabilera sustatzeko ekimena, bultzatzen ari dira euskaltzaleak. Hamaika egunez, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, ingurune naturalean euskaraz egiteko martxan jarri duten Euskaraldia egitasmoa antolatuko dute, aldi berean euskararen aktibazioa bultzatzeko Euskal Herri osoan eta euskara erabiltzeko gune eroso eta natural berriak eraikitzeko asmoz.

Hizkuntza ohiturak aldatzea Euskal Herrian eta egunerokotasunean euskaldunak eta hizkuntza ulertzen dutenak euskaraz gehiago aritzea dira helburu nagusiak.

Eta helburu horiek betetzen diren jakiteko, ikerketa egingo dute. Euskaraldiaren eragina neurtzeko metodologia kualitatiboak eta kuantitatiboak baliatuz, bi helburu nagusi izango ditu ikerketak.

Alde batetik, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dituzte, gizarte aktibazioaren inguruko gako jakinak zeintzuk diren ezagutzeko. Hau da: zenbat aldatu da euskararen erabilera partaideen artean esperientziak irauten duen bitartean? Eta zenbateraino eusten zaio hizkuntza ohituren aldaketari denbora pasa ahala?

Beste aldetik, ekimenaren arrakasta neurtuko dute, parte-hartzea, antolamendua eta bere eraginkortasuna aintzat hartuz. Beste hitzetan esanda: zeintzuk dira hizkuntza ohiturak aldatzea eragin dezaketen prozesu egokiak antolatzeko gako nagusiak? Eta zein neurritan lortu dute herrietan Ahobizi eta Belarriprest jokaerak ezagutzera ematea eta haiei zentzu positibo bat ematea? Hori guztia neurtzeko, batetik, neurketa kuantitatiboa egingo dute: hiru galdeketa egingo zaizkie nahi duten parte hartzaileei. Lehenengoa, ekimena hasi baino egun batzuk lehenago;bigarrena, abenduaren 3a pasa eta egun gutxira;eta hirugarrena, ekimena bukatu eta hiru hilabetera. Ikerketa kualitatiboari dagokionez, ekimena bukatzen denean, parte hartzaileen eta tokian tokiko antolatzaileen bizipenak, zailtasunak eta urratsak bilduko dira.

Ahobizi eta belarriprestakEuskaraldia 11 egun euskaraz ekimeneko ardatz nagusiak izango dira ahobiziak eta belarriprestak. Egitasmoaren protagonistak herritarrak izango dira eta hizkuntzaren jakintza mailari lotutako bi rolen arabera parte hartu ahal izango dute.

Nola egingo dute herritarrek? Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest identifikazio ikurra edo txapa erabiliko dute parte hartzaile guztiek (16 urtetik gorako herritarrak izango dira). Zehazki, Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak izango dira (baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak edo herritarrak izango dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

Elkarlana funtsezkoa da Euskaraldiarentzat. Horregatik, herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakete herritarrek.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus