Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Gaur bukatuko da Euskaraldian herrien izen-emateko epea

Herritarrak ere izango dira egitasmoaren protagonistak, eta irailean irekiko dute herritarren izen-ematea

Lunes, 30 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

gasteiz- Herriak martxan jartzeko garaia da, eta horregatik herriek gaur arte izango dute Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenean izen-emateko epea. Hasiera batean apirilaren 8a jarri bazuten ere azken eguntzat, herriek izena emateko epea luzatzea erabaki zuten. Nafarroako eta Iparraldeko hainbeste herritan martxoaren erdialdean egin zituzten Euskaraldiaren aurkezpenak. Eta apirilean Euskaraldiaren aurkezpen horiek hilabete osoan zehar jarraitu dute.

Hortik aurrera lanari ekin ahal izateko eta ekimen osagarriak gehitzeko asmoz, batzordeak sortzen ari dira herri askotan, udalerri bakoitzeko erakunde publikoen, euskalgintzako eragileen zein elkarteen artean elkarlana sustatzeko.

etengabeBeraz, tokian tokiko batzordeak eta azken asteotan jaso duten izen-emate kopurua aintzat hartuta, herriek izena eman dezaten epea luzatzeko erabakia hartu zuten (informazioa eta izen-ematea www.euskaraldia.eus web orrialdean). Epea zabaldu zenetik, etengabe ari dira herri berriak gehitzen aurtengo azaroaren 23a eta abenduaren 3aren artean Euskaraldia martxan izango duten herrien zerrendara. Tamaina, lurralde eta egoera soziolinguistiko ezberdinetako herriak ari dira ekimenera batzen. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da izugarrizko ekimen hori Euskal Herri osoan, eta helburu nagusia izango da aldi berean euskararen aktibazioa bultzatzea lurralde osoan.

Baina 11 egun horietara heldu arte bidea oso garrantzitsua izango da, eta euskaldunei bide hori elkarrekin egiteko gonbita luzatu diete. Horretarako, irailaren 20an irekiko dute epea herritarrek izena eman dezaten. Eta zer lortu nahi du Euskaraldia ariketa sozialak? Alde batetik, herritarren harremanetan hizkuntzarekin dituzten inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea. Beste aldetik, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen dutena baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezaketela ikusaraztea. Azkenik, hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. - B.M.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus