Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
bi urte beteko ditu

EHUn titulatutako 4.200dik gora pertsonak osatzen dute EHUalumni sarea

EUROPA PRESS - 2018(e)ko apirilaren 19a, osteguna - 11:06etan eguneratua

Iñigo Lamarca se toma un respiro para arrancar en un nuevo proyecto.

Iñigo Lamarca (Jose Mari Martínez)

Galería Noticia

Iñigo Lamarca se toma un respiro para arrancar en un nuevo proyecto.

EHUalumni sareak bi urte beteko ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasgeletan ikasi duten pertsonak biltzeko eta esperientziak eta ezagutzak trukatzeko sarea sortzeko helburuarekin jaio zenetik, eta dagoeneko 4.200 tituludunek baino gehiagok parte hartzen dute sarearen programetan. Aurten, Mentoring eta Cicerone dira EHUalumniren estrategiaren ardatzak.

BILBO. Horrela, EHUko iturriek jakinarazi dutenez, 2018an, Mentoring programa indartu egin da. Programa horren bitartez, EHUn titulua atera berri dutenak harremanetan egon daitezke lan orientabidetik haratago informazioa eta aholkuak emango dizkieten gidariekin. Iaz, lau bikotek parte hartu zuten esperientzia pilotuan, eta bigarren edizio honetan, 27 pertsonak partekatu dituzte esperientziak, trebetasunak eta ezag utzak.

Bestalde, Cicerone kanpoko sarea presente dago bost kontinenteetan. Oraingoz, 22 pertsona prest daude Japoniara, Ekuatore Gineara, Alemaniara, Amerikako Estatu Batuetara eta Australiara joaten direnei laguntzeko, besteak beste. Sareko tituludunek unibertsitateko kide guztiei eskaintzen diete dauden herrialdeari, inguru geografikoari eta erakundeari buruzko beren esperientzia.

LAMARCA "OSO HARRO"

Iñigo Lamarca EHUalumni sareko presidente "oso harro" agertu da sarea martxan jarri zenetik bi urte igaro direnean. "Poz handia ematen dit EHUalumniren presidentea izateak. Unibertsitate bikain honetan ikasi zuen edonori ere emango lioke, dudarik gabe. Nire kasuan, EHUko irakaslea izana ere batzen da. Baina poz handia ematen duena da helburu hauek dituen elkarte batekin inplikatua izatea: laneratzeko eta karrera profesionala bultzatzeko zerbitzuak eskaintzea, sarean lan eginez, elkarlana sustatuz, eta ezagutzak eta borondateak batuz. EHUalumnin eraberritzen ari gara, bideak irekitzen eta, batez ere, gure ikasleei laguntza ematen", esan du.

EHUalumni sarea Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren ekimenez sortu zen. Txelo Ruiz Vázquez gaur egungo errektoreordearen hitzetan, "gure unibertsitateko emakume eta gizonak erreferentzia sozial, ekonomiko, politiko eta kultural bat dira. Gizarteari beren esperientzia eta ezagutza ematen diote, eta, horrez gain, gida bat dira belaunaldi berrientzat. Horregatik, pertsonak direlako gure balioa, sare hau sortu zen, eta lanean jarraituko du Euskal Herriko Unibertsitate publiko, konprometitu eta euskaldun honetako ikasleak harro egon daitezen bertako kide izateaz".

EHUalumniren aurkezpen ofiziala EHUko Bizkaia Aretoan egin zen, duela bi urte. Unibertsitateak elkartutako 400 pertsona bertaratu ziren sarearen aurkezpenera. Aitziber Garmendiak, Ibon Gaztañazpik, Jon Mayak, Maialen Lujanbiok, Alaia Martinek, Beñat Gaztelumendik, Kirmen Uribek, Mari Luz Estebanek, Bittor Rodriguezek eta Irrintzi Ibarrolak oroitzapenak eta esperientziak partekatu zituzten Belén Frau, Borja Sorazu, Joseba Jauregizar, Iraia Iturregi, Nélida Zaitegi, Mauri Lazcano, JJ Sanz, Pedro Esnaola eta abarrekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus