Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Sarriren unibertsoan murgilduta

Uxue Razkinen erreportajea - Jueves, 12 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:04h

‘Gure oroitzapenak’ filmaren hiru fotograma. Argazkiak: Adabaki Ekoizpenak

‘Gure oroitzapenak’ filmaren hiru fotograma. Argazkiak: Adabaki Ekoizpenak

Galería Noticia

‘Gure oroitzapenak’ filmaren hiru fotograma. Argazkiak: Adabaki Ekoizpenak

Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboan dabil lanean Adabaki ekoiztetxea. Gure oroitzapenakda fikziozko pelikulari jarri dioten izenburua eta hamabi zinemagilek parte hartuko dute bertan. Udazkenerako prest egongo dela aurreratu zuten atzoko aurkezpenean Hibai Castro, Lutxo Egia eta Mikel Arredondo ekoizleek. Gaur gaurkoz, Elkar argitaletxea, Gastibeltza filma eta Zenbat Gara elkartea ditu bidelagun Adabakik. Diru-laguntzei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak eta Iurretako Udalak lagunduko dutela jakinarazi zuten.

Lutxo Egiaren arabera, Sarrionandia “urte askoan izan da denok ezagutu dugun erretratu bat, izoztuta ageri dena. 2016an beste erretratu bat agertu zitzaigun, gaur egungoa. Geure buruari esan genion: Zein da benetako aurpegia? Ziurrenik ez da ez bata ez bestea, Sarriren aurpegia bere literaturak osatzen du”. Halaber, esan zuen bere literaturak “alde asko” dituela eta horregatik arituko direla hamabi zinemagile;bakoi-tzak bere pieza egingo du baina guztiek osatuko dute “Sarriren mundua”.

Horren harira, Euskal Herriko sor-tzaileez gain, nazioartekoak ere egongo dira zerrendan: Oskar Alegria, Özcan Alper (Turkia), Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green (Frantzia), Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Qintela (Kuba) eta Maialen Sarasua izango dira zuzendariak, hain zuzen ere. “Zinemagile horien begietatik ikusiko dugu mundu hori, haien interpretazioak izango dira”, kontatu zuen Egiak. Hortaz, unibertso horren baitan idazleak landu dituen gaiak izango dira ikusgai, hala nola haurtzaroa, itsasoa, portua, fantasia, mina, maitasuna, tortura, etab.

Filma egiterako garaian, zinemagileek “erabateko askatasuna” izan dutela azaldu zuen Arredondok. Are gehiago, batzuek pieza bakarrerako bi edo hiru gai hartu ei dituzte. Ildo horri jarraiki, Hibai Castrok nabarmendu zuen “paisaia anitza” izango dela Gure oroitzapenak, baina “batasun estetiko bat” izango duela, “istorio guztiek konpartitzen dituztelako Sarriren unibertso horretan errekonozitzen ditugun hainbat elementu eta iradokitzen diguten hainbat egoera, gertaera eta pasarteak”. Filma fikziozkoa izango da baina izango ditu dokumental kutsua duten laginak, baita musikal formatuko zatitxoak eta animazioko pasarteak ere.

lehenengo filmaJoseba Sarrionandiaren obra kulturaren hainbait diziplinatan agertu izan da: “Bere poemetatik dozenaka kanta sortu dira, antzerkian ere egon da, dan-tzan, saiakeran, baita zeharka ikus-entzunezkoetan baina beharbada hau falta zen”, esan zuen Egiak. Hala, ikus-entzunezko arloan dagoen hutsune hori betetzeko abiatu dute Gure oroitzapenak: “Sarriren literaturatik abiatuta, film bat osatu nahi genuen”.

Ekoizleek nabarmendu zuten oraindik ez dagoela amaituta;halere, atzo jakinarazi zuten 90 minutu inguru iraungo duela gutxi gorabehera. Arredondok azaldu zuen moduan, “aurrekontu txikia” izan dute filma egiteko, baina era berean, “ilusio eta auzolan handiko proiektua da”: “Zuzendariek lan handia egin dute eta gustura egindakoa da, igartzen da. Oso ariketa polita egin dute eta bakoitza izan dituen Sarriren erreferentzia horiekin jolastu da”. Bukatu zuen esanez, “lan fina, profesionala eta benetan maila altukoa” dela: “Sarriren imajinario hori fikziora ekar-tzea bada posible”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus