Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
PROIEKTU AITZINDARIA

Jaurlaritzaren Lakuako jantokiaren on line ordainketa sistemak CNIS 20918 saria irabazi du

“Administrazioan eskudirurik gabe ordaintzeko soluziorik onenaren” kategorian jaso du saria

EP - 2018(e)ko apirilaren 6a, ostirala - 12:41etan eguneratua

Saridunen argazkia

Saridunen argazkia (EP)

Galería Noticia

Saridunen argazkia

GASTEIZ. Javier Bikandi Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak CNIS 2018 saria jaso du, Madrilen, "Administrazioan eskudirurik gabe ordaintzeko soluziorik onena" kategorian, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian lan egiten dutenentzako jantokiko tiketen bizi zikloa digitalizatzeko proiektuarengatik. Eusko Jaurlaritzaren aburuz, eraldaketa digitalarekin duen konpromisoa aitortu du sariak, kasu honetan, Lakuako jantoki zerbitzuaren on line ordainketaren kudeaketarekin. Madrilen izan den Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen VIII. Biltzar Nazionalean banatu dira sariak.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian lan egiten dutenentzako jantokiko tiketen bizi zikloa digitalizatzeko proiektua ekimen aitzindaria da zerbitzu publiko konparatuan, eta jantokiko zerbitzua bazkari-tiket birtualen bidez ordaindu eta kobratzean datza. Bazkari-tiket horiek aurretik erosten dira, on line. Banku txartelaren bidez ordaindu ondoren, erabiltzaileak tiket birtuala jasotzen du sakelako telefonoan, eta horrek balio dio Lakuako jantoki zerbitzua ordaindu eta kobratzeko.

Zerbitzu hori ezarrita, Eusko Jaurlaritzak ordaindu eta kobratzeko prozesu osoa digitalizatu du, eta ondorioz, "nabarmen aurrezten ditu kostuak eta denbora". Lan errepikakor asko eta eskuzko zereginak ezabatu egiten dira horrela, baita ekipamendu fisikoaren zati bat ere, eta langile publikoek ez dute une oro eskudirua gainean eraman beharrik.
Ekimenak onura ugari dakartza, batez ere, jantokiko zerbitzuan diharduten langileentzat, orain arte, jantokira joan aurretik, paperezko tiketa erosi behar baitzuten. Zerbitzuko langileentzat ere onurak dakartza, lehen eskuz kudeatu behar baitzituzten eskudiruzko ordainketak eta tiketak berak.

PROIEKTU AITZINDARIA

Javier Bikandiren hitzetan, Lakuako jantokiko ordainketa sistema "aitzindaria da eta erronka garrantzitsua izan da teknika eta ordainketaren segurtasunaren aldetik, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza zentraleko langileei zuzendutako lehen aplikazio mugikorra da eta".

"Gure helburua da jantokiko zerbitzua erabiltzeko erraztasunak ematea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak legealdi honetarako ezarri duen xedeari erantzutea, hots, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren 6. ardatzean jasotzen den Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoak finkatzekoari", azaldu du.

Bikandik adierazi duenez, "zerbitzuaren arrakasta ikusirik, une honetan lanean ari gara sistema hau gobernuko beste zerbitzu batzuetara hedatzeko, eta datozen hilabeteotan, edozein erakunderen eskura jarriko da, euskarri berrerabilgarrian".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus