Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Euskarak lanerako balio duela adierazten dute ziurtagiriek

Lunes, 2 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

gasteiz- Ziurtagiriek euskarak lanerako balio duela adierazten dute. Onurak ekar ditzake euskarak, hala nola: balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea, bezeroen aurrean sinesgarritasuna… abantaila horiek guztiak ditu. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein enpresarentzat. Hor daude, esate baterako, Bai Euskarari Ziurtagiria edo Bikain agiria duten enpresak eta euskara plana dutenak.

ETENGABE HAZIEuskara erabiltzen duen enpresa batek gizartearekiko konpromisoa agertzen duenean eta gai sozialekin arduratsua denean irudi hobea ematen du, eta baita sinesgarritasun handiagoa ere bere bezeroen nahiz bertan lanean ari diren pertsonen aurrean. Beste aldetik, Bai Euskarari Elkartearen arabera, euskararen merkatu potentziala etengabe hazten ari da, eta enpresek merkatuaren eskaerari erantzuteko gai izan behar dute. Beraz, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten enpresek merkatu potentzial horri ere erantzun diezaioketela erakusten dute. Helburua adostu du Bai Euskarari Elkarteak: arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea. Espazioak euskalduntzea estrategikoa da hizkuntza batean normaltasunez bizi ahal izateko. - B.M.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus