Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dute

Gasteiz, euskara sustatzeko prest

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ariketa sozialean izena eman du hiriak

Irailetik aurrera herritarrek parte hartzeko aukera izango dute

Begoña Martín Alex Larretxi - Miércoles, 28 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Izen ematea eta eragile ezberdinen parte hartzea talde argazki baten bidez irudikatu zen atzo, Oihaneder Euskararen Etxean.

Izen ematea eta eragile ezberdinen parte hartzea talde argazki baten bidez irudikatu zen atzo, Oihaneder Euskararen Etxean.

Galería Noticia

Izen ematea eta eragile ezberdinen parte hartzea talde argazki baten bidez irudikatu zen atzo, Oihaneder Euskararen Etxean.

Gasteiz- Euskal Herri osoan ospatuko duten Euskaraldia euskararen erabilera sustatzeko ekimena bultzatu dute Arabako euskaltzaleek. Euskaraldia, 11 egun euskaraz ariketa sozialean izena eman du Gasteizek. Hamaika egunez, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, ingurune naturalean euskaraz egiteko martxan jarri duten egitasmoa da, euskara erabiltzeko gune eroso eta natural berriak eraikitzeko asmoz.

Euskal Herri osoan hizkuntza ohiturak aldatzea eta egunerokotasunean euskaldunak eta hizkuntza ulertzen dutenak euskaraz gehiago aritzea dira helburu nagusiak.

Talde eragileko kide Maddalen Agirre Loinazek azaldu du Euskaraldia martxan dagoela Gasteizen, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra hainbeste ekintza antolatuko dituztela Araban. Baina ez da hori bakarrik. “Prozesuan norbanakoen eta eragileen ekarpenak funtseskoak izango dira”, esan du Maddalen Agirrek.

Horregatik, 11 egun horietara heldu arte bidea oso garrantzitsua izango da, eta Gasteizko euskaldunei bide hori elkarrekin egiteko gonbita luzatu diete. Irailetik aurrera herritarrek izena emateko aukera izango dute. Nola? Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest identifikazio ikurra edo txapa erabiliko dute parte hartzaile guztiek (16 urtetik gorako herritarrak izango dira). Zehazki, Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

hiria prest dagoIzen-emate eta eragile ezberdinen parte hartzea talde argazki baten bidez irudikatu zen atzo Oihaneder Euskararen Etxean. Ekitaldia Gasteizko Euskaraldia talde eragileak antolatu zuen eta bertan izan ziren, besteak beste, Euskalgintzako hainbat eragile, Gasteizko Udala eta beste hainbat entitate, ekimenaren sustatzaileak eta norbanakoak, eta hiriko talde politikoak.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azpimarratu zuen “hiria euskara sustatzeko prest dagoela”. Urtararen ustez, “Euskaraldia gizarte osoaren ekitaldia da. Beraz, Gasteizko Udalaren parte hartzea zati bat da prozesu kolektibo horretan, eta kontuan hartu behar dugu gizartearen papera eta rola”. “Animatzen ditut gasteiztar guztiak parte hartzera. Hamaika egunez egongo gara Belarriprest eta Ahobizi euskara sustatzeko eta euskaraz hitz egiteko”, esan zuen Gasteizko alkateak.

Eta zer lortu nahi du Euskaraldia ariketa sozialak? Alde batetik, herritarren harremanetan hizkuntzarekin dituzten inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea. Beste aldetik, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen dutena baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezaketela ikusaraztea.

Gainera, hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. Azkenik, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

batzordeetan parte hartuEta bitartean, zer egin dezakete euskal hiztunek? Elkarlana funtsezkoa da Euskaraldiarentzat. Horregatik, herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakete herritarrek Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzeko asmoz.

Garrantzitsua da pertsona aktiboaren rola: lehenengo hitza euskaraz eginez, ulertzen dutenekin euskaraz arituz, euskarazko hizkuntza praktikak bultzatuz. Baina espazioak ere behar dituzte: aisialdia, lantokia, harreman komertzialak, ziberespazioa... Aktibazioak martxan jartzea esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi dutelako.

Ekimena Euskal Herri osoan egingo duten arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak. Azaroaren 23an, egun horretan bertan, abiatuko da euskararen Euskal Herri osoan aldi berean egingo den aktibazio ekimen handia.

euskaraldia

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko? Hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dute: Azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz gure egunerokoan.

Nola egingo dugu? Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diogu, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diegu.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Non egingo dugu? Bakoitzak bere inguruan, ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dute: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Nork har dezake parte? 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena. Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar dute. Belarriprest izateko euskara ulertu behar dute. Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eramango dute eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus