Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Garbi Losada eta José Antonio Vitoria ados teatroa, ‘dublindarrak’ antzezlanaren egileak

“Ziurtzat jotzen den guztia erori daitekeela erakusten digu obra honek”

Ostegunean, 20.30etan, James Joyce idazlearen obra nagusietako bat eszenaratuko da Principal antzokian, Ados Teatroa taldearen eskutik: ‘Dublindarrak’.

Miren Mindegia Patxi Cascante - Lunes, 19 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Garbi Losada eta José Antonio Vitoria, antzezlanaren egileak.

Garbi Losada eta José Antonio Vitoria, antzezlanaren egileak. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

Garbi Losada eta José Antonio Vitoria, antzezlanaren egileak.

Gasteiz- Ados Teatroak literatura unibertsalaren istoriako kontakizun onenetako bat ekarriko du ostegunean Principal antzokira. Garbi Losada eta José Antonio Vitoriak egokituta, James Joyceren Dublindarrak lana lehenengoz eszenatoki gainean eta euskaraz ikusteko parada eskainiko da, arratsaldeko 20.30etan.

Dublindarrak, XX. mendeko ingelesezko obra gorenetako bat da, Joyceren lanik ezagunena, Ulises-ekin batera. Zer nolako erronka izan da antzerkirako egokitzapena egitea?

G.L.- John Houstonek The deadfilma egin zuenean bezala, Dublindarrak obrak dituen hamabost ipuinetako azkena hartu dugu oinarri nagusitzat. Azken ipuin hau oso estrukturatua dago, elkarrizketei dagokienez ere, eta erraza suertatu zaigu alde horretatik egokitzapena egitea. Hori bai, Dublindarrak-eko beste ipuinetan agertzen diren alderdi eta profilak ere jaso ditugu, pertsonaiei sakontasun gehiago emateko eta gai gehiago ikutzeko.

J.A.V.- Houstonen filma oso fidela da ipuinarekiko, ipuinaren izenburutik bertatik hasita. Guk beste trama ba-tzuk ere sartu ditugu kasu honetan.

Hildakoak du izena kontakizun horrek. Ezer kontatzen ez duela dirudien arren, asko erraten duen ipuina da. Zeintzuk dira bertan ikutzen diren gaiak?

G.L.- Kontakizuna Errege eguneko afari batean kokatzen da. Izeba ba-tzuen etxean elkartzen dira lagun eta senide talde bat. Afarian zehar hainbat gaietaz hitz egiten dute, hasiera batean ohikoak diruditen gaiak, kontakizunari zentzu guztia ematen dion amaierara iristen diren arte. Egoki-tzapenean suspentse gehiago sartu diogu afariko giroari, komedia dosi gehiago eman diogu. Idatzi zenetik mende bat igaro bada ere, beti arduratu diguten gaiak agertzen dira: maitasuna, lana, egoera politikoa... Eta gauza guztien gainetik heriotza.

J.A.V.- Obran agertzen den egoera politikoak, zehazki, zerikusia dauka aktualitatearekin. 1906an girotzen da kontakizuna. Irlanda oraindik ez da independentea, Inglaterraren kolonia moduko bat da. Ideologia berriak pizten ari dira une horretan, mundu baten bukaeran gaude eta oraindik marraztu ez den beste baten hasieran. Pertsonaiak zintzilik daude denboran.

G.L.- Eztabaida politikoan, bada Inglaterrako koroa onartzen duenik eta bada errepublika irlandarra defendatzen duenik ere. Baina eztabaida guzti horiek lausotzen doaz, gai nagusira hurbildu ahala.

Joyceren ipuinean, pertsonaien artean dagoen tentsioa, nabarmena den arren, oso sotila da. Nola eraman duzue sotiltasun hori eszenatokira?

G.L.- Eszenografiaren bitartez, pertsonaien sakontasunaren bitartez... Uste dut daukagun antzezle taldeak oso ongi egiten duela hori. Prozesu guztian oso eroso sentitu gara, hasieratik onartu izan da dramaturgia eta entseguetan oso eroso aritu gara. Antzezleek, sakontasun handiko pertsonaiak dituzte. Badira barrerako uneak, negarrerako uneak, enkontrurako besteak...

Pertsonaia anitzeko lan bat den arren, Gabrielen pertsonaia nagusitzen da azkenean. Nola gertatzen da hau?

G.L.- Bai, obra erabat korala dela esan dezakegu, baina ilobaren pertsonaia da nagusia, azken batean. Tradizioa ordezkatzen du berak, betebeharraren zentzua. Familia guztia manten-tzen duena da, bizimodu egonkorrena daukana. Baina gauza txiki batengatik, ziurtzat jotzen duen guztia apurtu egiten da. Horixe erakusten du obrak, ziurra dirudien hori bapatean deuseztatu daitekeela.

J.A.V.- Bai, azken batean gauza txiki bat da, abesti soil bat, pertsonaia honen bizi guztia krisian jartzen duena. Bere bizitza, bere seme-alaba, bere emaztea... Dena erori egiten da, ageriko txikikeria batengatik. Ziurtzat ematen duen etorkizuna barne.

Ez da lehenengo aldia literaturako lan handi bat oholtzaratzen duzuela. Zergatik aukeratu duzue orain Dublindarrak?

G.L.- Adosen, ametsen eta ideien kutxa moduko bat daukagu, eta gauza asko sartzen dira hor: markatu, gustatu edo interesa piztu digun guztia, betiere publikoarentzat interesgarria sertatu daitekeena.

J.A.V.- Bitxia da, baina antzerkira oso gutxi eramandako obra bat da. Estatua primizia da gurea, ez da sekula egin, eta mundu anglosaxoian ere gutxitan.

Zergatik uste duzue hala izan dela?

J.A.V.- Hasteko, egokitzapena ez delako erraza, testuaren soiltasun hori dela eta. Eszena gainean, bira puntu gehiago bilatu behar zaizkio, intentsitate dramatiko handiagoa. Bestalde, eskubidez libre gelditu da berriki. Joyceren ondorengoek ez dakigu zer nolako harremana izaten zuten bere lanarekiko... Brodwayen musikal bat egin zela badakigu, eta John Houstonen filma ere hor dago, baina gutxi gehiago. Filmari dagokionez, ipuinarekiko oso fidela da, beraz, obraren oinordekoak oso arduratsuak izango ziren akaso.

Alde horretatik, aske sentitu zarete obraren egokitzapena egiterakoan?

G.L.- Oso adeitsuak izan gara Joyceren lanarekin, izan ere, helburua ez zen ipuina hartu eta guztiz alda-tzea. Hori bai, antzerkiko hizkun-tza oso desberdina da.

J.A.V.- Bai, antzerkiko baliabideak oso bestelakoak dira. Ez daukazu, adibidez, lehenengo planoa erabiltzerik. Plano orokorra da an-tzerkiarena, eta xehetasunak kontatzeko modua aurkitu behar duzu.

Ia obra osoa eszenatoki bakar batean garatzen da. Nola garatu duzue eszenografia?

G.L.- Eszenografia ez errealista bat egin dugu eta oso emaitza ona lortu dugu. Antzezlanaren plastikotasuna, hobekien funtzionatzen duen gauzetako bat dela uste dut. Etxeko egoitza desberdinak mugitu egiten dira, modu sotil batean. Bestalde, trantsizio batzuetarako proiekzioak erabili ditugu, pertsonaien subjektibotasuna agertzen dutenak.

J.A.V.- Eszenak mugikorrak dira eta plano desberdinak aldi berean ager-tzea ahalbidetu digu horrek, pertsonaia batzuk aurrean dauden bitartean, atzean dauden beste batzuk ikusi ditzakezu aldi berean.

Musikak ere presentzia nabarmena dauka antzezlanean, ezta?

G.L.- Bai, ipuineko bi izebak musikariak dira. Oso ongi abesten duen soprano bat daukagu tartean, eta pertsonaia batzuei ere abestea egokitzen zaie. Javier Asínek sortutako musika, musika irlandarrean inspiratu da, obran ere maiz aipatzen den Thomas Mooren musikan.

Urtarrilan eszenaratu zenuten lehenengoz obra, Arriaga Antzokian. Zein da ikusleak izan ohi duen sentsazioa lana ikusterakoan?

G.L.- Jende askok ezagutzen duen lana da, alde batetik. Ezagutzen ez dutenak, gonbidatuak bezala sartzen dira etxe honetara. Eguberriko afari batean zaude, pertsonaia batzurekin enpatia gehiago izango duzu besteekin baino... Poliki-poliki, azken une horretara eramaten dizute eskutik, eta sentsazioa emozionala da.

J.A.V.- Kritikak oso onak izan dira, eta ikusi duen jendearen aldetik ere iri-tzi onak jaso ditugu. Antzezleen lana, batez ere, oso ona da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus