Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Iñaki Zabaleta Filosofiako irakaslea eta ‘wilhelm von humboldt eta euskal herria’ lanaren autorea

“Humboldtek euskara desagertzeko arriskua ikusi zuen eta hori gabe ezingo zela nazioaz hitz egin”

EHUko irakasle Iñaki Zabaletak ‘Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria’ liburua kaleratu du euskaraz, bere garaian idatzi zuen tesi doktoralaren moldaketa

Harri Fernándezen elkarrizketa Ruben Plazaren argazkia - Viernes, 9 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Iñaki Zabaleta.

Iñaki Zabaleta. (RUBEN PLAZA)

Galería Noticia

Iñaki Zabaleta.

donostia- Wilhelm von Humboldt (1767-1835) prusiar humanista, politikari eta hizkuntzalaria bi aldiz bisitatu zuen Euskal Herria, 1799an eta, sakonago, 1801ean. Ostean, jasotako informazioarekin 20 urtez lanean aritu zen. Orain, Iñaki Zabaletak pentsalariaren euskal ikerketak ezagutzera emateko liburua kaleratu du.

Nor da Wilhelm von Humboldt Iñaki Zabaletarentzat?

-Niri kezkatzen nauen gai bati buruz dezente pentsatu zuen pertsona bat.

Zer gai?

-Beti kezkatu izan nau nazioa zer den inguruko galderak. Joxe Azurmendiren bidez jakin nuen Humboldten inguruan. Prusiarrak oso garai berezi batean ikertu zuen euskaldun izateari buruz eta iritsi zen nahiko garbi ikustera euskaldunei buruz hitz egiteak eskatzen duela euskara oinarri hartzea. Nazioa eta hizkuntza erlazionatzeko modu hori ikusi zuen.

Humboldtek 1799 eta 1801 urteen artean bi bidai egin zituen Euskal Herrira.

-Bai. Humboldt elite mailako pertsona bat zen eta horrelakoen artean formazioaren parte bat zen mundua pixka bat ezagutzea. Kontaktuak ere egiteko balio zien. Humboldtek horrelakoak egin zituen Euskal Herrira etorri aurretik ere.

Euskal Herriko zerk txunditu zuen Humboldt?

-Euskararena hor dago, hasiera-hasieratik. Parisen ezagutu zuen Dominique Joseph Garat (Ustaritze, 1749), Iraultza ondorengo garaian ere oso pertsona garrantzitsua izan zena, eta Espainiarako bidaia prestatzen hasi zen garaian eduki zuen euskararen berri. Kontuan hartu behar da letren mundutik zetorrela eta Latina, Greziarra eta horrelako hizkuntzak guztiz ezagutzen zituen eta euskararekin topo egitean gauza bereziak aurkitu zituen. Lehen bidaia hasi aurretik, dezente lehenago, horrelako gauzak idazten ditu. Bestalde, ondo ezagutzen zuen Berlingo giroa, Madrilen ere egona zen eta alde horretatik konparatiboki ere harritzeko kontuak aurkitzen ditu hemen.

Zeintzuk?

-Autogestioa esan daiteke eta herritarren partehartzea kontu politikoetan. Foruei dagokionean baloratzen ditu euskaldunek euren identitatea mantendu ahal izateko bitarteko bezala. Batzar Nagusiei begira asko miresten du parte hartzea, “demokrazia hutsaz” ere hitz egiten du. Baita ere dio, beste lekuetan konstituzio feudalak dauden moduan, hemen nekazarien konstituzioa dagoela. Kontu pixka bat ere eduki behar da, kontatu diotena kontatzen duelako berak. Idealizazio puntu bat ere badago, baina ez zen tontoa eta konparatiboki ezberdintasunak ere ikusten zituen.

Humboldtek bi bidai bakarrik egin zituen Euskal Herrira.

-Bai, euskararekin loturiko bere azken argitalpena 1821koa da. Batez ere bigarren bidaian etorri zenean helburua garbi zeukan: euskal probin-tzia guztiak ezagutu eta euskal hizkuntzari buruzko informazioa jaso.

Lehen pertsonan jaso behar zuen.

-Humboldtek euskara herriaren ahoan dagoela dio. Bere ustez hizkuntzaren lehen funtzioa antropologikoa da. Euskararen inguruan jasotako informazio guzti hori hurrengo bi hamarkadetan landu zuen, etenaldiekin. Hogei urte horietan bere jardun politikoa garatu zuen, Berlingo unibertsitatea sortu zuen, Vienako Kongresuan bera da Prusiako ordezkarietako bat, Konstituzio erreformetan murgilduta dabil, enbaxadore ere izan zen...

Zure liburuarekin solte edo sakabanaturik zeudenak bildu nahi izan dituzu?

-Humboldt Euskal Herrian ezaguna bada, beste zenbait autorek ere bere zenbait lan itzuli edo berari buruz ere idatzi dute. Liburuaren helburua da sistematikoki eskaintzea Humboldtek Euskal Herrian ikusten duena eta, batez ere, hori bere pentsamenduarekiko testuinguruan jartzea. Liburuaren lehen zatia galdera batetik abiatzen da, Zergatik etorri zen?, eta bigarrenean beste galdera bati erantzun nahi zaio, Zer ikasi zuen hemen?

Egiten duen lanketa publikoa oso urria da.

-Oso gauza gutxi argitaratu zituen, politika kontuak alde batera utzita. Lan akademikoari dagokionez, beretzat egiten zuen, gustatzen zitzaiolako eta hor ikusten zuelako bere burua fuerte. Halere, deigarria da Euskal Herrian egon eta gero eta jardun politikoa bukatuta hizkuntza kontuetan ibili zen guztiz. Oro har oso gauza gutxi argitaratu zituen baina hizkuntzarekin erlazionaturik dauden lehen hiru argitalpenak euskara dute hizpide: 1801ean artikulu txiki bat idatzi zuen beste baten liburuan;1812an idatzi garrantzitsu bat argitaratzen du zeinetan bere egitasmoa lantzen duen;eta gramatikari buruzko beste ohar solte batzuk beranduago argitaratu zituen. Lehen esan dugu sakabanatuak zeudela, baino oso argi zuen bere helburua eta berak espreski esan bezala euskaldunak irudikatu nahi ditu nazio gisa.

Liburuan espreski aipatzen da pentsalariaren helburua dela “nazioa zer den ulertzea”. Orduan, galdera da, ba al dago euskal naziorik Humboldten pentsamenduan?

-Bere biografo garrantzitsuenetako batek dio Humboldt Parisera joan zela ulertu nahian zer zen frantsesen nazioa eta orduan konturatu zela bazela alemanen nazio bat. Eta tartean euskal nazioa topatu zuen. Alde horretatik, argi dauka Humboldtek euskaldunek nazio bat osatzen dutela.

Humboldtek aurreikusi zuen mende bateko epean euskara “hizkun-tza bizien zerrendatik” desager-tzeko arriskua zuela.

-Ikusi da zer gertatu den Iparraldean. Gainera, arduragabekeri bat ere ikusten du euskaldunen artean euskararekiko. Ez dute gehiegi lantzen. Politikarekin lotuta ikusten du nola Iraultza Frantsesak desegin dituen Iparraldeko ohiturak eta sistema guzti hori;Madrilen ere tentazio zentralista handi bat ikusten du. Honekin erlazionaturik, dio politikariek bere burua dilema baten aurrean aurkitzen direla, aukeratu egin behar dute ezberdintasunak ezabatu eraginkortasunaren izenean edo horiek garatu eta onurez aprobetxatu. Humboldtek ebazten du, zoritxarrez politikariek lehenengo aukeraren alde egiten dutela. Euskara galtzeko arriskua ikusten du eta hori galduta nazioaz ere ezingo zela hitz egin.

“Euskal nazioaren muina, sakabanatuta eta bakarrik -askotan mendietan barna- bizi diren nekazariengan kokatuta dago”, dio.

-Hori da berak momentu horretan ikusten duelako. Berak garbi dauka nazioa definitzerako garaian ez diola muga politikoari erreparatuko, baina ez da nahikoa lurraldera etortzea geografikoki nazioa topatzeko. Zenbait eremu urbano ez zaizkio interesatzen, berak euskaraz bizi den jendea interesatzen zaiolako eta hori txoko txikienetan bilatu behar da.

las claves

“Non ikusten da talde baten arteko lortura? Batez ere, hizkuntzan. Honetan bakarrik? Ez, baina hori gabe ez dago bestea”

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus