Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria

“Euskaraz lan egitea eta zerbitzuak euskaraz eskaintzea dira denon erronkak”

Bai Euskarari Elkarteak arlo sozioekonomikoan euskara sustatzea du helburu nagusia eta, bide horretan, profesionalei eta enpresei balio gehigarria eskaintzea

B. Martín - Lunes, 5 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Galería Noticia

gasteiz- Enpresarean.eus berritu du Bai Euskarari Elkarteak, euskal enpresa eta profesionalentzako ataria. Berrikuntza ugarirekin aurkeztu dute: Enpresarean TB, zuzenekoak, bideoak nahieran, albisteak, profesionalen sare eta agenda... euskal enpresa eta profesionalen sarea indartzeko helburuarekin.

Zein enpresa motak erabiltzen du Enpresarean.eus webgunea? Zein arlotan lan egiten dute (zerbitzuetan, industrian...).

-Izaera eta tamaina guztietako entitateak eta profesionalak ari dira parte hartzen hasieratik Enpresarean proiektuan, sektore guztietakoak: zerbitzuak, finantzak, industria, merkataritza, formazioa... Esperientzia eta ibilbide luzeko profesionalak edo ekintzaile gazteak. Horren adibidea da antolatutako foro, jardunaldi edo azoketan parte hartu duten enpresen eta profesionalen aniztasuna. Besteak beste, Enpresarean osatzen duten entitate batzuk dira: SPRI, Laboral Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, Elkargi, Mutualia, Orkestra, unibertsitateak eta Puntueus.

Orain dela gutxi, webgunea berritu duzue. Profesionalen behar berriei erantzuteko asmoz?

-Gogoratu nahi dut Bai Euskarari ziurtagiria kudeatzen dugula eta ziurtagiridunek ikustarazten digutela alor sozioekonomikoan zenbait hutsune eta gabezi daudela euskaraz lan egin ahal izateko. Euskaraz lan egiten duten enpresen eta profesionalen kopurua gora doa eta horiei baliabideak, tresnak eta proiektuak eskaini behar zaizkie. Enpresareanen ere, 2012. urtean sorturiko ataria berritzeko beharra ikusi dugu, diseinu eta funtzionalitate aldetik erabiltzailearen interes berrietara egokitzeko. Enpresarean edozein motatako enpresei eta profesionalei bideraturiko atari irekia da, elkarlanerako plaza publiko gisa aurkezten dena. Webgunea intuitiboa da eta profesionalek bilatzen duten hori erraz eta azkar topatuko dute. Berehalakotasuna eta edukienak partekatzeko erraztasuna dira webgunearen ezaugarri nagusiak. Izan ere, euskal profesionalek ekitaldi, ikastaro, hitzaldi eta abarren berri emateko aukera izango dute eta, ondoren, horien kronikak edo bideo laburpenak argitaratzeko aukera ere. Gainera, berritasun garrantzitsu bezala, Enpresarean TB atalean, zuzenekoak emateko aukera izango dute enpresek.Zeintzuk dira webgunean Euskal Herriko profesionalek bilatzen dituzten zerbitzurik erabilenak?

-Orain arte, berrien atala eta ekitaldiena izan dira erabilienak;alde batetik, enpresa sareko edozeinek zabaldu zitzakeelako albisteak eta, bestetik, Enpresarean Azoka eta foroen oihartzunagatik. Aurrerantzean, enpresa munduko albisteekin eta foro zein azoken kronikekin batera asmoa da Enpresarean TB eta agenda profesionala ere sustatzea eta indartzea, euskal profesionalen sareari eduki interesgarria eskaini eta harremanak areagotzen laguntzeko.

-Zeintzuk dira sarean parte hartzen duten enpresek lortzen dituzten ekarpenak?

-Azpimarratzeko modukoa da euskal profesionalek komunitatean parte hartzen dutela. Beste enpresa eta profesional batzuekin harremanetan egongo direla, negozioak egiteko aukerak handitu daitezkeela. Bestetik, enpresek eta profesionalek aurkituko duten ekarpen nabariena euskara da. Edukiak, hitzaldiak, formazio saioak, foroak etab. euskaraz “kontsumitzeko” aukera izango dute, bai eta bestelako enpresekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ere. Eta ez hori bakarrik;enpresentzat erakuslehioa ere izango da, euren albiste, ikus-entzunezkoak, ekitaldi presentzialak, agenda... zabaltzeko aukera izango dutelarik. Baina, esan bezala, euskara da eramango duten balioa, euskaraz lan egin ahal izatea eta bezeroei zerbitzuak euskaraz eskaintzea baitira denon azken erronka.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus