Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

‘Enpresarean.eus’, euskal enpresei eta profesionalei zuzenduriko webgunea

Bai Euskarari Elkarteak ataria berritu du lan munduaren elkarlana errazteko eta negozio-ideiak sustatzeko

Begoña Martín - Lunes, 5 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Gipuzkoako Elay enpresako langile batzuek euskaraz hitz egiten dute.

Gipuzkoako Elay enpresako langile batzuek euskaraz hitz egiten dute. (Foto: Javi Colmenero)

Galería Noticia

Gipuzkoako Elay enpresako langile batzuek euskaraz hitz egiten dute.Página principal del portal de empleo lansarean.eus.

gasteiz- Nahiz eta euskararen datuak hobetzen ari diren Euskal Herri osoan, eta gero eta pertsona gehiagok euskaraz aritzeko gaitasuna duten, lan munduan erabiltzen den hizkuntza nagusia gaztelania da gaur egun. Hori horrela izanik, hainbeste enpresa esfortzu handiak ari dira egiten lan munduan euskararen presentzia areagotu eta normalizatzeko asmoz, hau da, euskarak behar bezalako presentzia izan dezan enpresa arloan.

Lan mundua euskalduntzeko proiektuari izugarrizko bultzada eman diote. Euskal Herrian gero eta enpresa gehiago ari dira euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Aldi berean hainbat talde euskaltzalek oso argi daukate zein den helburua: euskaraz bizitzen saiatu behar da, eta bai kalean bai lan munduan euskara gehiago entzun behar da. Horregatik, enpresa arloan euskara sustatzeko helburuarekin hasitako bidean sakondu nahi dute, gero eta langile gehiagok bizitza profesionala euskaraz egiteko asmoz.

Adibide gisa, euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi du 2012. urtetik Enpresarean proiektuak. Bai Euskarari Elkartea proiektuaren sustatzailea da (lan mundua euskalduntzeko estrategikoki lanean dihardu 2007. urtetik) eta, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta SPRIren babesa du Enpresarean ekimenak.

Azken asteotan Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean.eus euskal profesionalei eta enpresei zuzenduriko webgune berritua aurkeztu du, haien artean baliabideak, esperientziak edo jakintzak partekatzeko, elkarlana errazteko edo negozio-ideiak sustatzeko helburuarekin.

Baliabideak, esperientziak edo jakintzak partekatzeko, elkarlana errazteko edo negozio-ideiak sustatzeko helburua du atariak

Enpresarean-ek helburu nagusi hauek ditu: euskaraz lan egiten duten edo zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten profesionalen eta organizazioen elkargunea izatea;Enpresarean Azoka eta Foroak sustatzea eta proiektua esparru berrietara zabaltzea eta ezagutaraztea;enpresen eta profesionalen artean baliabideak, esperientziak eta jakintzak partekatzea, elkarlana sustatzea, negozio-aukerak handitzea eta salmentarako gune bat eskaintzea. Hori dena, euskaraz egiten dute.

telebista bereziaWebgunea Enpresarean proiektuaren zutabe moduan aurkeztu dute, eduki interesgarria modu irekian partekatzeko erakusleiho gisa. Profesionalek eta enpresek funtzionalitate hauek, besteak beste, izango dituzte gailu ezberdinetan erabili ahal izateko: Enpresarean TB, agenda profesionala, formaziorako aukerak, enpresa munduko berriak eta sareko parte izateagatik aukera bereziak.

Enpresarean TB da berrikuntza nabariena webgune berrituan, Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako telebista berezia. Ikus-entzunezko biltegi bat ere izango du. Bertan, Enpresarean proiektuaren markoan garaturiko ekitaldi guztiak (enpresa azoka, foro, hitzaldi, ikastaro...) egongo dira ikusgai. Gainera, aurrerantzean, datozen ekitaldien berri emango du, agendan jaso eta zuzenean izena emateko aukera izateko. Ikastaro, hitzaldi eta foro digitalak ere eskainiko dira, enpresa ezberdinen etxeetatik mundu osora. Nahi duenak zuzen-zuzenean ikusi ahal izango du, eta saioa Enpresarean TB ataletik zabalduko da. Helburua da euskal profesionalek eta enpresek, euskarazko eduki profesionalak nahieran izatea, nahi dutenean, nahi duten lekutik, nahi duten unean.

agenda profesionalaEkitaldi guztiak, digitalak eta presentzialak, profesionalei egokituriko agenda batean jasoko dira. Hori horrela izanik, erabiltzaileek hilero ekitaldi interesgarriak egutegian gorde eta enpresa sareko harremanak areagotzeko aukera izango dute. Aipagarria da, era berean, agenda horretan ez direla soilik Enpresarean proiektuko ekimenak zabalduko;sareko profesionalek agenda horretan euren proposamenak argitaratu eta partekatu ahal izango dituzte. Helburua da euskaratik eta elkarlanetik agenda profesional bat sortzea, euskal enpresen eta profesionalen arteko sarea ehundu eta hartu-emana sustatzeko.

Beste aldetik, webgune berriak blog-a mantenduko du, non sareko parte-hartzaile guztiek eduki interesgarriak modu irekian partekatzeko aukera izango duten. Bertan jasoko dira hainbat gairen inguruko albisteak, esate baterako: enpresarean azoka, enpresarean foroa, hitzaldi bereziak, ikastaroak, etab.

Profesionalen komunitatean sartzea oso erraza da. Webgunearen bidez egin behar da izen-ematea, profesional edo enpresa bezala. Hori egindakoan, erabiltzaileak sareko profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du, ideiak, iruzkinak, iritziak eta eskakizunak partekatzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus