Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
kutsadura

Euskadik %26ko murrizketa lortu du berotegi-efektuko gasen emisioetan 2005tik

Euskadik klima-aldaketari egiten dion ekarpena murrizten jarraitzen du

EP - 2018(e)ko martxoaren 2a, ostirala - 13:39etan eguneratua

Elena Moreno sailburuordeak aurkeztu du txostena

Elena Moreno sailburuordeak aurkeztu du txostena (IREKIA)

Galería Noticia

Elena Moreno sailburuordeak aurkeztu du txostena

BILBO. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak landutako eta gaur argitaratutako berotegi-efektuko gasen emisioen inbentarioan (2016) jasotako datuetatik ondoriozta daitekeenez, Euskadik klima-aldaketari egiten dion ekarpena murrizten jarraitzen du. Zehazki, klima-aldaketa eragiten duten berotegi-efektuko gasen sorkuntza %26 murriztu da 2005 urtetik eta %12 1990. urteaz geroztik. Inbentarioak erakusten duenez, 2016 urtean atmosferara emititutako berotegi-efektuko gasak 18,9 milioi tonara iritsi ziren Euskadin, hau da, Europar Batasuneko emiElenasio guztien %*0,4 izan ziren.

"Euskadin berotegi-efektuko gasen emisioek EBko guztizkoan duten proportzioa oso txikia bada ere, konpromiso irmoa hartu dugu klima-aldaketa eragiten duten arrazoiak murrizteko. Konpromiso horrekin bat datoz euskal sektore publikoa zein enpresak, eta Eusko Jaurlaritzaren KLIMA2050 Klima Aldaketaren aurkako Estrategiaren esparruan enpresekin eta ikerketa-zentroekin egiten ari diren egokitze-proiektu eta arintze-proiektu guztiak horren erakusgarri dira", adierazi du Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok txostenaren aurkezpenean.

Edonola ere, inbentarioko datuek islatu dutenez, "sektore ekonomikoen portaera desberdina izan da". Adibidez, energia-sektorean emisioek %11ko murrizketa izan zuten, elektrizitatearen kontsumo txikiagoaren ondorioz. Hori dela eta, produkzio elektrikoak behera egin zuen baterako sorkuntzako eta ziklo konbinatuko sistemetan, eta energia elektriko gutxiago inportatu zen. 2005 urteaz geroztik, ekoiztutako orduko kilowatt bakoitzeko CO2 gasen emisioek %41eko murrizketa izan dute.

GARRAIOAK, "PUNTU BELTZ BAKARRA"
Hala ere, garraioaren kasuan, emisioek %5eko igoera izan zuten 2016 urtean, eta, beraz, berretsi egin da sektore honen joera negatiboa berotegi-efektuko gasak kontrolatu eta murrizteko garaian. Garraioaren sektoreko emisioen %96 errepideko garraioari lotuta daude;haietatik, ibilgailu partikularren zirkulazioak %60 eragiten ditu, eta salgaien garraioak, berriz, ia %40. "Datu horrek, nolanahi ere, enpresen, erakundeen eta herritarren ahaleginak nora bideratu behar diren adierazten digu, guztien portaera izango baita funtsezkoa joera hori aldatzeko", azpimarratu du Ingurumeneko sailburuak.

Bestalde, industria-sektoreak Euskadiko emisio guztien %*21 eragiten ditu, eta %*0,3ko murrizketa lortu du zuzeneko emisioetan 2016. urtean. 2005. urteaz geroztik, emisioek %*31ko murrizketa izan dute, murrizteko eta kontrolatzeko hartu diren neurriei eta aldi horretan enpresa gehienek bizi izan duten eraldaketa teknologikoari esker. 

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus