Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Unai Elorriaga idazlea

“Ezarritako egia handi bati, beti umorez kontra egin behar zaio”

Begiko zigilupean, ‘Erraldoiek ez dute lagunik jaten’ publikatu du bilbotarrak. Fantasiazko osagaiak baditu ere, oinarrian, bizi dugun errealitatea da nagusi

Uxue Razkin - Jueves, 1 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:04h

bilbo- Haur eta Gazte Literaturaren zigilu berria sortu du Santillana Argitaletxeak. Begiko du izena eta 37 obraz osatutako katalogoa abiarazi du gaur. Horietako bat, Unai Elorriagaren liburua da, Erraldoiek ez dute lagunik jaten.

Zer aurkituko dute gazteek honetan?

-Bi protagonista ezberdin dauzka. Alde batetik, andre zahar bi, oso modernoak direnak eta ezarritako gauza guztien kontra egiten dutenak. Bestea, erraldoi bat da. Andre biak erraldoiaren lagun egiten dira. Oso kuriosoa da.

Zer islatu nahi izan duzu?

-Egin nahi izan dudana izan da umeentzako ipuinen baliabideak erabilita, hala nola erraldoiak, esajerazioak, gizartean ezarrita eta zutabeak diren gauzen kontra egiteko ahalegina. Andreek eta erraldoiak gizartearen kontra egiten dute, baina betiere, zentzuz. Planteatzen dute: Zergatik egiten da hau horrela beti? Hau da, gizarteak dauzkan betiko akats edo jakintzat ematen diren gauza horiei kontra zelan egin ahal zaien. Ez bakarrik gazteek, batzuetan ematen du gazteek egin behar dugula iraultza. Kasu honetan, andre zahar bi dira eta erraldoi bat.

Ipuinetan fantasia beharrezkoa da baina oinarrian, errealitatea dago zurean.

-Hori da. Umorea ere badago. Ezarritako egia handi bati kontra egiten denean, beti umorez egin behar zaio. Andreak oso umoretsuak dira eta errealdoia ere oso berezia da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus