Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Eustaten datuen arabera

Heriotzek %7,8 egin zuten behera 2017ko hirugarren hiruhilekoan

EUROPA PRESS - 2018(e)ko otsailaren 26a, astelehena - 11:35etan eguneratua

El sistema de garantía de ingresos de Euskadi llega a un 69,3% de la población en riesgo de pobreza.

Heriotzek %7,8 egin zuten behera 2017ko hirugarren hiruhilekoan (Foto: Pablo Viñas)

Galería Noticia

El sistema de garantía de ingresos de Euskadi llega a un 69,3% de la población en riesgo de pobreza.

Heriotzek hiru lurraldeetan egin zuten beheraEuskal AEan. 4.680 heriotza izan ziren 2017ko hirugarren hiruhilekoan, alegia, aurreko urteko aldi berean baino % 7,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Hildako pertsonen sexua dela eta, 2.397 (% 51,2) gizonak ziren eta 2.283 emakumeak (% 48,8).
Hiru lurralde historikoetan heriotzek behera egin zuten: Araban 619 pertsona hil ziren (% 6,1eko beherakada), Bizkaian 2.566 (% 7,6 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.495 (% 8,7 gutxiago).

Heriotzaren uneko adina kontuan hartzen bada, hildakoen % 21ek 70 urte baino gutxiago zeukan, % 17k, 70 eta 79 urte bitartean, % 38k 80 eta 89 bitartean eta, gainerakoek, % 24k, 1.135 pertsonak, 90 urte beteta.
2017ko hirugarren hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 13 urtebetetik beherakoak izan ziren (7 mutiko eta 6 neskato).

Heriotzen herena tumoreen ondorioa izan zen  Heriotza-kausa nagusiak tumoreak edo zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren; 1.517 eta 1.187 heriotza, hurrenez hurren. Alegia, bi horiek heriotzen % 57,8 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas gaixotasunak izan ziren;356 heriotza egon ziren (% 7,6).

Arnas sistemako gaixotasunek izan zuten beherakada handiena, zehazki % 14,8;gainera, nerbio-sistemaren gaixotasunek, besteak beste, Alzheimerrak eta Parkinsonak (% 11,6ko beherakada izan zuten, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean).

Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen motiboa desberdina izan zen, sexuaren arabera;izan ere, gizonen artean tumoreek (% 38,7) gainditu egin zituzten zirkulaziosistemakogaixotasunak (% 24,3), eta, emakumeen artean, kausa nagusia gaixotasunkardiobaskularrak izan ziren (% 26,5) eta, ondoren, tumoreak (% 25,8). Gainera, hirugarren heriotza-kausa, gizonen kasuan, arnas sistemako gaixotasunak izan ziren (% 7,9) eta, emakumeengan, nerbio-sistemakoak (% 8,3).

Euskal AEko hazkunde begetatiboa 2017ko hirugarren hiruhilekoan negatiboa izan zen;izan ere, heriotzek gainditu egin zituzten jaiotzak (258 pertsona gehiago).

Lurraldeen arabera, Araba da saldo positiboa izan duen bakarra; 150 biztanle gehiago ditu. Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, 362 eta 46 biztanle gutxiago daude, hurrenez hurren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus