Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
sensibilizazio-kanpaina aurkeztu du

Emakundek helduei errespontsabilitatea eskatu die berdinatasunaren eguneroko transmisioan

Landaidak datorren martxoaren 8aren greba konbokatu duen nazioarteko mugimendu feministaren aldarrikapenak berekoak egiten ditu

EUROPA PRESS - 2018(e)ko otsailaren 26a, astelehena - 14:18etan eguneratua

Emakundek helduei errespontsabilitatea eskatu die berdinatasunaren eguneroko transmisioan

Emakundek helduei errespontsabilitatea eskatu die berdinatasunaren eguneroko transmisioan

Galería Noticia

Emakundek helduei errespontsabilitatea eskatu die berdinatasunaren eguneroko transmisioan

BILBO. Emakundek datorren martxoaren 8rako prestatu duen sensibilizazio-kanpaina aurkeztu du astelehen honetan Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten bizitzaren arlo guztietan gazteenei berdintasunaren transmisioan helduen errespontsabilitatea datzana.

Kanpainaren goiburua da 'Berdintasuna ikasten da. Berdintasuna irakatsi' eta horretan umeak dira protagonistak "haien jokaera, balioak eta bizitzaren ikuspuntua ikaste-prozesu baten ondorioak dira" gogoratzeko helburuz.
Kanpaina honen bitartez, Emakundek azpimarratu nahi du berdintasunean oinarritutako balioak "ez direla berez sortzen", baizik eta "berdintasuna, gizartean jokatzeko beste balio asko bezala ikasten da"

"Ondorioz, pertsonen sozializazioan zerikusia duten parte guztiek berdintasuna irakasteko eta berdintasun-modeloak erakusteko errespontsabilitate handia daukate, gazteengan arreta handia jarriz", Izaskun Landaidak Emakundearen zuzendariak aipatu duenez.

"Berdintasunezko gizartea eraikitzea ez da posiblea eskolak, gurasoek, komunikabideek, enpresek eta gizartea osatzen duen pertsona orok errespetuan, pertsonen eskubideetan eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean oinarritutako balioaz jokatu barik", baieztatu du.

Zentzu honetan, "gure gizarteak barneratu dituen berdintasunaren kontrako jokabideak kontuan hartuz, berdintasuna irakatsi ezean, ezberdintasuna ikasten bukatzen da" esan du.

Zenbait egoera erakusten du kanpainak: esate baterako, gizonak etxeko lanak egiten eta seme-alabak zaintzen, arlo bietan ardura parteka dezaten eta jarraitu beharreko eredu bilaka daitezen;edo beste egoera batzuk non emakumeak protagonistak diren gizonak nagusi diren eremuetan, esaterako, teknologian edo zientzian, eremu horietan ere emakumeak erreferentetzat jo ditzaten belaunaldi berriek. Hala, bada, kanpainak azpimarratzen du zer garrantzitsuak diren helduek etxean, eskolan, kalean, telebistan edo interneten etxeko gazteei transmititzen dizkieten ereduak eta jarrerak.

Aurten, Emakunde -Emakumearen Euskal Erakundea-ren sorreraren 30. urtemugarekin bat egiten du kanpainak, eta txartelez gain, irratiko iragarkiak, iragarki-bandak eta bideo bat biltzen ditu. Otsailaren 27a eta martxoaren 13a bitartean garatuko da, kanpoko euskarrietan, komunikabideetan eta sare sozialetan. Horrez gain, kartelak bidali dira erakundeetara, ikastetxetara, osasun zentroetara, elkarteetara, enpresetara, kultura-etxeetara, liburutegietara, eta abar.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus