Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

KiVa egunero izan behar da

Ikasturte honetan, berriro KiVa lantzen hasi ginen. Denok jakingo duzue dagoeneko, KiVa zer den baina...

Ibaialde Ikastola - Jueves, 22 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:01h

KiVa programa martxan jarri dugu ikastolan.

KiVa programa martxan jarri dugu ikastolan. (IBAIALDE IKASTOLA)

Galería Noticia

KiVa programa martxan jarri dugu ikastolan.

lodosa- Finlandian, haur askok jazarpena jasotzen zutenez zerbait egin behar zela pentsatu zuten. Horren ondorioz, KiVa programa sortu zuten. Beraz, KiVa programa jazarpenaren aurka lan egiteko sortu da. KiVa-ren esanahia horixe da: Jazarpenaren aurka eta finlandieraz KIusamista Vastaan. Gaur egun KiVa programa Ibaialde Ikastolan aurrera eramaten ari gara, baita beste ikastola askotan ere.

Guri asko laguntzen digute horrelako ariketek eta horrelako hizketaldiek gure arteko harremanak hobeak izan daitezen, ikastola txiki bat garelako eta familia baten modukoa. Baina hurrengo urteetan, DBH egitera insitutura edo ikastoletara joatea egokituko zaigu, oso ikastetxe handiak izango dira eta hor sor daitezkeen arazoetan ere mesedegarria izan daitekela pentsatzen dugu.

Iaz hasi ginen KiVa lantzen eta aurten bigarren hiruilabetean ekin diogu berriro. Pasa den urtean astelehenero lantzen genuen KiVa eta oso ondo pasatzen genuen ,bideoak ikusten, ariketa desberdinak egiten, antzerkiak, elkarrizketak, galdetegiak…

Aurten hainbat ekitaldirekin ospatu genuen eguna:

Hasteko, gela desberdinetan gure artean KiVa-ri buruz hitzegin genuen ea zer gogoratzen genuen ikusteko. Oso elkarrizketa politak izan ziren eta gauza guztiak gogoratu ondoren, txikien geletara jeitsi ginen beraiei KiVa zer zen azaltzera. Txikiak ere oso gustora egon ziren eta oso txintxo portatu ziren. Jazarpenaren kasu desberdinak azaltzeko eta beraiek hobeto uler-tzeko, antzerkiak egin genituen eta ondoren, galdetzen genien beraiek zer egingo luketen jakiteko. Eran-tzun batzuk oso farregarriak izan ziren, baina orokorrean oso adi egon ziren.

Hurengo egunean KiVa logoa patioan marraztu eta margotu genuen;eta hainbat argazki atera ondoren, joku kolaboratiboetan (irakasleek horrela deitzen zieten) jolasten hasi ginen: jolas batean eskuak askatu gabe uztai batzuetatik pasa behar genuen, eta uztaiak lurrean zeudela, kentzen saiatu behar ginen eta bukaeran denok uztai berdinean sartu. Beste joku batean denon artean yogako baloi haundi bat eraman behar genuen muga batetara eta denak baloi berdina ukituz. Azken jokuan talde osoak ahalik eta globo gehien airean mantendu behar genituen eta modu honetan taldeko lana zein garrantzitsua zen ikusi genuen.

Jokuak bukatu zirenean denok puxikekin jolastu genuen eta horrela bukatu zen KiVa Eguna. Oso dibertigarria izan zen, hala ere, oso garbi daukagu KiVa eguna egun guztietan ospatu behar dela, argi ikusi dugulako jazarpena jaso-tzen duten haurrek zein gaizki pasatzen duten eta modu desberdinetan guk asko lagundu dezakegula.

etiquetas: nafarroa, ikastolak, kiva

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus