Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Lleida, Madril eta Palman

Artiumek ekoitziriko hiru erakusketa Lleida, Madril eta Palman izango dira ikusgai

Joan den larunbatean inauguratu zen Lleidako L Panerana Agirregoikoren Uztailak 38 – urriak 27 erakusketa

EUROPA PRESS - 2018(e)ko otsailaren 19a, astelehena - 11:25etan eguneratua

El exterior del museo Artium

El exterior del museo Artium

Galería Noticia

El exterior del museo Artium

Artium Gasteizko Arte Garaikideko Zentro-Museoak duela gutxi ekoitziriko hiru erakusketa Lleidan, Madrilen eta Palman izango dira ikusgai. Hain zuzen, Juan Perez Agirregoikoaren "Uztailak 38 - urriak 27" larunbatean inaiuguratu zen Lleidako Paneran, "Kartografia likidoak" Madrilgo Mexikoko Institutuan irekiko dute asteartean, otsailaren 20an, eta Jose Ramon Amondarainen "Espazioaren barrea (Guernica)" apirilaren 13an inauguratuko dute Palmako Casal Solleric aretoan.

GASTEIZ. Gasteizko museoaren arduradunek nabarmendu dutenez, bere ekoizpenek beste kultur zentro batzuetan pizten duen interesa islatzen dute hiru erakusketek. "Horri esker, Arabako museoan egindako lana kanpoan ezagutarazten da eta, gainera, ekimenak diru sarrerak ekartzen dizkio Artium Fundazioari", adierazi dute.

"Uztailak 38 - urriak 37" Juan Perez Agirregoikoa artista donostiarrak orain arte egin duen erakusketa handiena da. 1990etik Parisen bizi den artistak "begirada zorrotz eta kritikoa" egin die ideologiari, erlijioari, kapitalismoari, hezkuntzari eta kulturari, eta "garraztasunez" jorratzen ditu gaiok. Erakusketa 2017ko apirilaren 13tik irailaren 17ra bitartean egon zen Artiumen, eta joan den larunbatean zabaldu zen Lleidako Centre d'Art La Panera zentroan. Arte garaikidea sortzen eta erakusten den kataluniar zentro ospetsua da La Panera, eta gaur egun Cèlia Del Diego du zuzendari.

Bestalde, Madrilgo Mexikoko Institutuan "Kartografia likidoak" erakusketa egongo da ikusgai asteartetik, ARCO azokarekin bat eginez. Erakusketa elkarlanean ekoitzi dute Artiumek, Mexiko Hiriko Carrillo Gil Museoak eta

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Agentzia Espainiarrak. 2017ko urriaren 6tik aurtengo otsailaren 11ra ikusgai egon den erakusketan orainaren zeharkako berrikuste bat egin da, Zygmunt Bauman filosofo, soziologo eta "modernotasun likidoa" kontzeptuaren sortzailearen postulatuetatik abiatuta.

Azkenik, Palmako Centro de Arte Casal Solleric zentroan Jose Ramon Amondarainen "Espazioaren barrea (Guernica)" erakusketa egongo da ikusgai apirilaren 13tik ekainaren 17ra. Artiumek Donostiako San Telmo Museoarentzat ekoitzitako erakusketa da, joan den azaroaren 24an inauguratuzen eta otsailaren 25era arte zabalik egongo da.

Pablo Picassoren margolan ikonikoenaren inguruko Amondarainen bigarren egitasmo handinahia izan da. 2012an egin zuen lehendabizikoa Artiumen: "Denbora eta premia (Guernica)".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus