Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Izaro Andres abeslaria

“Itsasoak ematen dit disko berrian lortu dudana: perspektiba eta sosegua”

Izarok atzo bere bigarren albuma aurkeztu zuen, ‘Eason’ izenekoa. Hamar abesti berri ditu, ohi bezala euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitakoak

Harri Fernández Ruben Plaza - Viernes, 16 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Izaro Andres.

Izaro Andres. (Ruben Plazaren argazkia)

Galería Noticia

Izaro Andres.

Gasteiz- Izaro Andresek (Mallabia, 1993) igoaldi guztiz lasterra izan du. Crowdfounding bidez publikatu zuen Om, bere lehen diskoa, orain dela bi urte. Atzo aurkeztu zuenak fase berri baten atarian jarriko ditu abeslaria eta bere taldea, eta martxoaren 8an Eason lanarekin bira berria hasiko du, Bilboko Arriaga antzokian. Donostian, berriz, hurrengo egunean eskainiko du kontzertua. Bi hiri horietan sarrera guztiak berehala saldu ziren, hilabete eskasean. Gasteizen kasuan martxoaren 24an aurkeztuko du disko berria Jesús Ibáñez de Matauco antzokian, Hegoalde gizarte etxean kokatuta dagoen eszenatokian. Gasteizen, ordea, 80ren bat sarrera daude salgai oraindik.

Esan ohi da artista baten bigarren lana kontsolidazio lana dela. Horrela izan da zuretzat ere?

-Ados nago. Om atera nuenean ez nekien honetaz bizi nahi nuenik, musikari izan nahi nuenik. Modu naturalean etorri zen eta egin genuen. Bigarren honekin nire buruari hemen gelditu nahi dudala esan diot.

Lehen diskoa ‘crowdfounding’ bitartez kaleratu ahal izan zenuten. Nola egin duzue ‘Eason’ lanarekin?

-Lehen diskoa atera genuenetik aurreztutako diruarekin eta egin ditudan beste lan batzuetatik lortutakoarekin egin dut, zorionez zenbaki gorrietan geratu gabe. Bestalde, lehen diskoarekin alderaturik, oraingoan konsziente izan naiz egiteko prozesuaz. Orain banekien diskoa egin nahi nuela, abestiak konposatzerako garaian banekien musikariak izango nituela... Om-eko esperientziatik abiatuta Easondiskoaren kontzeptua landuagoa zegoen. Ez dakit nora eramango gaituen disko honek, baina badakit nondik gatozen.

Musikalki aurrekoarekiko alde handia al dago?

-Konposatzeko, abesteko eta musikariei abestiak janzteko aukera ematerakoan, Om-ekin baino gehiago dibertitu naiz. Lehenengo lanean oso urduri egon nintzen, baina oraingoan dena bere lekuan egotea nahi nuen. Dibertitzen utzi naiz. Kanta batzuetan jendeak pentsatuko du burua galdu dudala. Bada, bai, zoratu naiz eta ondo pasa dut. Eta oso garrantzitsua izan da hori.

Ahotsa nola erabili ikasten duzu?

-Kantu eskoletara joaten hasi naiz, tresna ezagutzeko. Erosoago senti-tzen dut. Zentzu horretan, ahaldundu egin naizela sentitzen dut, ezagutu naizelako. Eskolak ematen hasi naizen arte ahotsa zerbait abstraktua bezala hartzen nuen. Zer da ahotsa? Ahots hariak, airea...? Ezagutzea lor-tzen duzunean ulertzen duzu tresna batekin lanean ari zarela.

Pertsonalki ere bilakaera izan duzu, beraz.

-Denok aldatzen gara: janzteko eran, pentsatzeko moduan... Eta artean ere nabari da. Margolari batek urtetik urtera ñabardura ezberdin ba-tzuk gehitzen dizkie bere obrei. Esentzia mantentzen da, baina Eason badago sosegu bat Om-en ez zegoena.

Diskoaren izenburua ‘Eason’ da eta abestietako bat ‘Donostia’ deitzen da. Bizkaitarra izanik, zer ekarpen egin dizu hiri honek?

-Donostiara ikastera etorri nintzen. Eta hasieran maitasun-gorroto sentipena neukan. Astean zehar hemen nengoen, baina asteburuan Bizkaira itzultzeko gogoa nuen. Momentu bat iritsi zen non pisukide zoragarri batzuekin bizitzen hasi nintzen -Easo inguruan geneukan etxea-, eta horietako batek eta nik neuk, bakoi-tzak bere aldetik, momentu zail ba-tzuk bizi izan genituen. Horrek pilo bat elkartu gaitu. Donostiako etxea babesleku bilakatu zen. Zoriontsu izan ginen bakoitza bere zoritxarraren barruan. Horretaz ez naiz konturatu diskoa bukatu dudan arte, omenaldi bat dela, Donostiak eman digulako aterpe hori. Ni hemen geratu naiz, hiri honetan zoriontsu naizelako.

‘Eason’ dauden abesti asko lehen pertsonan idatzi dituzu. Zein pisu du ‘ni’-ak zure lanean?

-Handia. Nigandik hasten da dena. Agian zerbait pasa da ni horretatik kanpo, baina niri zer sentiarazi didan da garrantzitsuena. Hortik sortzen dut. Ni hori oso garrantzi-tsua da disko honetan, Donostian nire burua beste modu batzuetara ezagutu baitut.

Hamar abesti ditu lan berri honek eta maiz errepikatzen da maitasunaren (edo bere ezaren) eta zoriontasunaren ideia.

-Maitasun mota asko dago baina gehienetan bakarrean jartzen dugu fokua, eta hori maitasunaren inguruko delitu handia egitea da. Nik maitemintzeari buruz hitz egiten dut: nor bere buruaz maitemintzeari buruz, inguruko jendeaz maitemintzeari buruz -ez du zertan modu erromantiko batean izan behar-, hiri batetaz maitemindu, itsasoaz... Asko beharrean ondo maitatzean sinisten dut.

Itsasoa diozu. Hain zuzen, zure lan berriko abestietan urarekin erlazionaturiko elementu asko errepikatzen dira: negarra, malkoak, itokinak eta aipatutako itsasoa.

-Bukatu ondoren konturatu naiz itsasoaz maiteminduta nagoela. Konstante urtsu horretaz gerora konturatu naiz. Diskoa bera ere, fisikoki urtsua da, urdin xamarra bere diseinuan. Entseguetan, begiak ixten ditudanean, itsaso batean sentitzen naiz. Ekaitza, olatuak, gero bare dagoela... Hori guztia sentitzen dut.

Itsasoaz zerk maitemindu zaitu?

-Uste dut itsasoak ematen didala nik disko honetan lortu dudana: perspektiba eta sosegua. Itsaso batean zein txikia zaren konturatzen zara.

Gai urtsu horrek badu, gainera, tonu malenkoniatsua.

-Bai. Oso malenkoniatsua eta nostalgikoa naiz. Itsasoak badauka hori ere. Hausnartzera eramaten zaitu. Konturatu naiz metaforikoki asko jotzen dudala itsasora. Beharbada irla bat naizelako da.

Aurreko diskoan bezala, honetan ere euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiak daude. Letra sortzerako garaian, hizkuntza atxikirik agertzen al da?

-Melodia batek beti dakar hitz jario bat. Hitz jokoak egiteko garaian ere hizkuntza bat edo beste erabiltzeak baldintzatu egiten du. Er(h)ori hitz jokoa egiteko -diskoko lehen kanta- euskara behar dut. La felicidad -azkena- gaztelaniaz etorri da eta jarri diogun doinuak latinoamerika eta Kanarietako tonalitate epelekin bat egiten du.

Victoria Eugenia antzokirako hilabete eskasean sarrera guztiak saldu dituzu. Atzerantz begira zer ikusten duzu? Norantz doa Izaro?

-Itsasoa berriro erabilita, onartu behar dut olatuak harrapatu egin nauela. Denbora asko daramat tsunami baten gainean surf egiten. Izugarria izan da, eta momentu askotan ez ditut nire emozioak ondo kudeatzen jakin. Antsietate puntu bat izan dut niretzat bereziki zaila izan den uda honetan. Bapatean ulertu dut ahotsak izugarrizko garrantzia duela nigan eta egin nahi dudan horretan. Ibilbide profesional bat deskubritu dut, nahiko baldintza txarretan dagoen ibilbidea, eta atxikitako zailtasun oso nabarmenak dituena. Baina hau egin nahi dut, ahal dudan duinen. Zorion-tsu naiz eszenatoki baten gainean eta ez nuke hori ezerrengatik aldatuko. Nire bandarekin ere zoriontsu naiz, ezingo nuke hoberik izan.

Zein izan da arrakastaren giltza?

-Ezin da jakin. Osotasun bat da. Alde batetik, nire lanaren estetika komunikatiboa dago, Euskal Herrian oso ohikoa ez dena. Argazkilaritza, bideogintza, euskarri fisikoak eta abar zaintzen ditut. Bestetik, suposatzen dut ahotsa eta musika bera direla beste giltzak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus