Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Basque Audiovisual markarekin

Euskal enpresa ugari izango dira Berlinaleko European Fim Market azokan

EP - Jueves, 15 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 11:16h

European Film Market

European Film Market.

Galería Noticia

European Film Market

Berlinale zinemaldiaren European Film Market 2018 azoka hasiko da ostegun honetan, otsailaren 15ean, eta hilaren 23ra arte iraungo du. 

BILBO. Beste behin, Euskadiko enpresa ugari izango dira bertan, Basque Audiovisual markarekin. Euskal enpresek gune propioa izango dute ICEX erakundearen standean, Martin Gropius Bau museoan, Zineuskadi plataformaren, Etxepare Institutuaren eta Eiken ikus-entzunezkoen klusterraren elkarlanari esker.

Cinema from Spain eremuan kokatuko den gune horretan 29 proiektu zinematografikoko katalogoa banatuko dute. Proiektuotako 14 garapen prozesuan daude, zortzi produkzioko faseren batean, eta zazpi amaituta eta 2017an estreinatuta.

Guztira, katalogoak 19 produktoreren lanak jasotzen ditu: Amania Films, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Baleuko, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon, Doxa Producciones, Euskadi Movie AIE, Kanaki Films, Kote Camacho, Kubelik Films, Lamia Producciones, Laniakea, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media eta Txintxua Films. Ordezkatutako lan horien artean, 11 dokumental, animazioko bost film luze eta fikziozko 13 film luze daude.

Bestalde, Euskadiko produkzio lan batek hartuko du parte Alemaniako hiriburuan otsailaren 17tik 21era bitartean egingo den Berlinale Co-Production Market azokaren 15. edizioan. Aritz Morenok zuzendu eta Morena Films ekoiztetxeak Señor y Señora enpresarekin batera produzitu duen "Advantages of Travelling by Train" proiektua da.

Baterako produkzioa bilatzeko asmoz azokara aurkeztutako 326 proiektuetatik, azkenean aukeratutako 21 proiektuk 750.000 euro eta sei milioi euro arteko aurrekontua dute. Horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da finantzaketaren % 30 bermatuta dutela.

Halaber, Zineuskadi plataformak lanean jarraituko du Europako zinema institutuekin, nazioarteko funtsekin, film commission erakundeekin, salmentetako eragileekin, programatzaileekin eta nazioarteko zinemaldietako industriako arduradunekin harremanak estutzeko, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea eta talentua nazioarteko testuinguru zinematografikoan bultzatzen jarraitzeko. 

Horrez gain, garrantzi handiko beste ekitaldi batzuetan ere izango da eta horietako bat da, adibidez, European Film Forum.

Azkenik, Euskadiko Film Commission erakundeak lehen aldiz merkatuan ordezkatuta izango dira Film Basque Country markari esker. Partaidetza hori izango da plataformaren aurkezpen ofiziala eta filmatze lanak Euskadira erakartzeko sustapen bide berriak topatzeko aukera bikaina izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus