Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
XXIV. EDIZIOA

FANTek Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari Fantrobia saria emango dio

Errementari opera prima datorren martxoaren 2an helduko da Estatu osoko zine-aretoetara

D.D. - 2018(e)ko otsailaren 7a, asteazkena - 11:12etan eguneratua

FANT XXIV. edizioaren kartela.

FANT XXIV. edizioaren kartela.

Galería Noticia

FANT XXIV. edizioaren kartela.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak-FANTek, fantasiazko generoan nabarmentzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA Saria emango dio Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari. Errementari (2018) opera prima –Alex de la Iglesiak ekoiztutakoa, beste batzuen artean– datorren martxoaren 2an helduko da Estatu osoko zine-aretoetara, Filmax-en eskutik.

BILBO. Arte Ederretan lizentziatuta dagoen Paul Urkijo ( Gasteiz, 1984) oso gaztetan hasi zen film laburrak errodatzen, eta El pez plomo lanarekin hasi zen nabarmentzen. Lan horretan hauteman daiteke jadanik fantasiazko zinearen eta elementu folklorikoen aurreko zaletasuna. Ondoren egin zituen film laburrak, Jugando con la muerte (2010), Monsters Do Not Exist (2012), El Bosque Negro (2015) eta Naara (2016) sarritan izan dira aukeratuak eta sariak lortu dituzte nazioarteko jaialdietan.

Lau film labur egin ondoren, Errementari (2018) bere lehenengo film luzean bere obsesio partikularretan sakontzen jarraitzen du, gure folkloreko ipuin klasiko bat, Jose Migel Barandiaranen “Patxi Errementaria” moldatuz. Lan horretan, Arabako herrixka bateko oso errementari gaiztoa agertzen da, Deabruak berak ere beldur dion errementaria, alegia. Sitgeseko Zimenaldian ikusi ahal izan zen filmak ikus-entzuleen saria lortu zuen Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean, eta mundu osoko hamar zinemalditan aurkeztu da.

Horrez gain, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek hurrengo ediziorako bere irudia aurkeztu du. Protagonista, hiriko txokoetatik atzera eta aurrera dabilen eta guztietara heltzen den mamu, izaki, zinezalea da. Bere ohiko izara zuria jantzita, Bilbon ezinbestekoa den beste elementu bat ere badarama: aterkia.

FANTek omentzen duen zine fantastikoan mota guztietako mamuak ikusi ahal izan ditugu: beldurgarri eta gaiztoetatik arima oneko eta eskuzabaletara, eta baita barregarriak eta maitekorrak ere. Komediak, Los Cazafantasmas edo Casper, adibidez, suspenseko filmak, El sexto sentido, melodramak, Ghost edo A Ghost Story edo beldurrezko zintak, Poltergeist edo The Ring, besteak beste, zine unibertsoaren parte dira, beste mundutik datozen izaki ukiezin horiei esker.

SARI BERRIAK

Lehiaketaren atalean, Sekzio Ofizialeko kategoriaren batean parte hartu nahi duten filmak aurkezteko epea martxoaren 15a arte egongo da zabalik oraindik. Zinemaldiak aurrera jarraituko du epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak izan diren film laburrei ematen zaizkien 3.000 euroko bi sariekin eta epaimahaiaren iritziz Euskal Herriko film labur hoberenari ematen zaion 2.000 euroko sariarekin.

Horrez gain, aurtengo edizioan 1.500 euroko saria gehituko da, Panorama Fantastiko Laburreko Film Labur Hoberenarentzat. Bilboko Udalak, film labur formatua bultzatzeko aurrera daraman jarduketa ildoa indartzen duten lau sari dira, izan ere, hori baita Zinemaldi Fantastikoaren nortasun ikurretako bat.

Berrikuntza gisa, FANTen hurrengo edizioak ekarpen ekonomikoa gehituko die film luzearen alorreko sariei. Horrela, Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Hoberenak, 2.250 euro. Izan ere, Panorama Fantastiko Saileko sarietara bideratzen diren ia 4.000 euroekin, berretsi egiten da zinemaldiak eta Bilboko Udalak zinegile gazteen lanaren alde egiten duten apustua. Sariak ezin izango dira hutsik geratu, eta ez dira ex aequo emango.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus