Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

700 lagunek eman dute izena Gasteizko Mintzalagunean

2007. urtean egitasmoa hasi zenetik parte-hartzaile kopuru handiena izan da ikasturte honetan. Parte hartzen dutenen artean emakumeak dira nagusi (%71)

Begoña Martín P. Barco / J. R. Gómez - Domingo, 4 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:04h

gasteiz- 696 lagunek eman dute izena eta 82 talde osatu dira Gasteizko Mintalagunean 2017/18 ikasturtean, egitasmoa hasi zenetik parte-hartzaile kopuru handiena izan da. Hamar urte bete ditu programak 2017. urtean, GEU elkarteak, Gasteizko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez, abian jarri zuenetik. Ikasturte honetan aurrekoan baino 38 matrikula gehiago jaso dituzte. Bai Gasteizen bai Euskal Herri osoan gero eta jende gehiago ari da bihurtzen berbalagun, solaslagun, mintzakide edo mintzalagun, eskatzen duena baino askoz gehiago ematen duelako esperientzia honek.

Zer egin behar da Mintzalagun sarean parte hartzeko? Zein da gutxieneko euskararen maila talde batean sartzeko? Mintzalagun izateko euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea, bi baldintza horiek, bete behar dira. Euskaraz mintzatzeko gaitasun hori mailakatzea zaila izan daiteke, baina gehienetan B1.2 perfiletik gorakoek entzuten duten gehiena ulertu eta euskaraz klasetik kanpo hitz egiteko ahalmena dute.

Jasotako datuak kontuan hartuta, adinari dagokionean Mintzalagunean dagoen bataz-bestekoa 48 urtekoa da. Orokorrean mintzalaguntzaileen adina mintzalagunena baino zertxobait nagusiagoa da. Zehazki, 48 urtekoa mintzalagunen kasuan eta 49 urtekoa mintzalaguntzaileen artean. Parte-hartzailerik nagusienak 80 urte ditu eta gazteenak, berriz, 18 urte.

Bestalde, beti gertatu den moduan, Gasteizko Mintzalagunean parte hartzen dutenen artean emakumeak dira nagusi, 493 (%71) emakumezko 200 (%29) gizonezkoren aurrean.

25 LAGUN hasieratik2017ko urriaren 28an, Geu elkarteak 25 urte betetzen zituela ospatzeko Egin Dezagun Kale jaialdia antolatu zuten, eta bertan leku berezia izan zuten Mintzalagunean urteak daramatzaten lagunek. Bazkalostean omenalditxo xume batekin eskertu nahi izan zuten beraien urteetako lana eta ahalegina.

Gaur egun badira hasieratik parte hartzen duten zenbat kide. 2007 eta 2008 urteetan izena eman zuten 25 kide mantentzen dira gaur-gaurkoz Mintzalagunean aktibo.

Egitasmoak hamar urte bete ditu. Lehenengo urtean ehun lagun hasi ziren astero astero ordubetez euskaraz mintzatzeko elkartzen. Kopuru hori biderkatzen joan da urtez urte, eta dagoeneko Araban 1.000 mintzalagun inguru daude. Hiriburuan elkartzen dira gehienak, 700 lagunek osatzen dute Mintzalagunen sarea Gasteizen. Gainontzekoak, Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean eta Arabako Errioxan elkartzen dira. Gasteizko Mintzalagunen %37 estreinakoz eman dute aurten izena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus