Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

16 tabernatan euskaraz

Gasteizko Mintzalagun taldeek non bildu eta zer egiteko askatasun osoa duten arren, gehiengo batek tabernetan elkartzea erabakitzen du

B. Martínen erreportajea. Josu Chavarriren argazkia - Domingo, 4 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Gasteizen 700 mintzalagun inguru biltzen dira astero hiriko hainbat tabernatan. Astean behin. Ordubetez. Zertarako? Euskaraz hitz egiteko. Euskara ikasten ari diren lagunen ikasketa prozesuan Gasteizko taberna batzuek hartzen dute parte. Ikasturte honetan 16 taberna animatu dira Mintzalagun egitasmoarekin kolaboratzera, euskararen erabileraren normalizazioa eta Gasteizen euskaraz bizitzeko aukerak bultzatzeko asmoz. Hauexek dira Mintzalagun Tabernen sarea osatzen dutenak: Aldapa, Dazz, El Galeón, Gorbeia Bodegoia, Hala Bedi, Koxka, Kupela, Oasis, Parral, Querida María, Txinbo, Txistu, Urbeltz, Zurrupa, Itzala eta Alkartetxe. Taberna euskaldunek Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko ekimena da. Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna bermatzen dute, baita euskarazko hizkuntza paisaia ere.

erreferente izan2007an GEU elkarteak, Gasteizko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez, Gasteizko Mintzalaguna programa abian jarri zuen. Ordutik mintzalagunen kopurua modu adierazgarri batean handituz joan da. Mintzalagun taldeek non bildu eta zer egiteko askatasun osoa duten arren, gehiengo batek tabernetan elkartzea erabakitzen du. Mintzalagun taldeentzat erreferente izan daitezkeen taberna euskaldunak dira.

Proiektu honen helburua, hain zuzen, mintzalagunak biltzeko hautatu dituzten taberna horiekin elkarlana sustatzea da. Gasteizko mintzalagunak taberna horietara hurbiltzerakoan bermatua izango dute (ahal den neurrian) euskarazko zerbitzua eta hizkuntza paisaia. Honez gain, taberna horietan, ahal den heinean, Gasteizko Mintzalaguneko ekintza osagarriak antolatuko dira (euskarazko emanaldiak, hitzaldiak, kontzertuak...).

Era berean, mintzalagunen topagune izatea bilatzen duten tabernek parte har dezakete egitasmo honetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus