Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
uztailaren 25etik 29ra ospatuko da

Chick Corea, Brad Mehldau eta Caetano Veloso, Donostiako 53. Heineken Jazzaldian

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 31a, asteazkena - 11:29etan eguneratua

Chick Corea izango da Donostiako 53. Heineken Jazzaldian.

Chick Corea izango da Donostiako 53. Heineken Jazzaldian. (heinekenjazzaldia.eus)

Galería Noticia

Chick Corea izango da Donostiako 53. Heineken Jazzaldian.

Donostiako 53. Heineken Jazzaldiak sei izen gehitu dizkio duela hilabete iragarritako lehen zerrendari: Chick Corea, Brad Mehldau, Caetano Veloso, Kenny Barron, Benny Green eta Maceo Parker, Ray Charlesen Orkestra eta The Raelettes lagun dituela. Jaialdia uztailaren 25etik 29ra ospatuko da eta sarrerak otsailaren amaieran jarriko dira salgai.

DONOSTIA. Aurretik, Gregory Porter, Cecile McLorin Salvant, Carla Bley, Dave Holland, Michel Portal, Zakir Hussain, Jacob Collier, Bruce Barth, Julian Lage, Endangered Blood, Tom Ibarra, Iñaki Salvador, Marco Mezquida eta GoGo Penguin iragarri zituen jaialdi donostiarrak.

Horrela, Chick Corea hiruko akustiko batekin izango da Donostian, John Patitucci eta Dave Weckl-ekin batera. Azkenaldian pianista estatubatuarrarekin hobekien elkar hartzen duten musikariak dira Patitucci eta Weckl. Halaber, Kenny Barron egungo bere boskotearen buruan agertuko da, "heldutasun artistikoaren gailurrean" dagoela erakutsiz. Disko berria aurkeztuko du, aspaldian boskotean grabatu duen lehena. Barronek Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen 2000n, eta Chick Coreak 1998an.

Brad Mehldau pianista ere gehitu da 53. Heineken Jazzaldiaren artisten zerrendar. Jazzaldiko ikus-entzuleek "bereziki estimatzen duten pianista" dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta Donostian ohiko hirukoarekin izango da. Bestalde, Caetano Veloso musikari eta abeslari brasildarrak azken proiektua ekarriko du Donostiara, hiru seme lagun dituela: Moreno, Tom eta Zeca.

Halaber, jazzaldi donostiarrrak Ray Charles handiaren ondarea entzuteko parada eskainiko du, haren orkestraren eskutik eta Maceo Parker saxofonista zeremonia maisu dela. Gainera, Benny Green piano jotzaileak emanaldia hirukoan eskainiko du, "bere proposamen artistikoak bizirik eta indarrean jarraitzen duela erakutsiz".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus