Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Lolita Chavez ekintzaileak 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria jaso du

EUROPA PRESS - Lunes, 29 de Enero de 2018 - Actualizado a las 14:12h

Lolita Chavez ekintzaileak 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria jaso du

Lolita Chavez ekintzaileak 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria jaso du

Galería Noticia

Lolita Chavez ekintzaileak 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria jaso du

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Guatemalako maien Ki'che herriaren liderra den Lolita Chavez Ixcaquic ekintzaileari eman dio 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria. Ekitaldia astelehen honetan izan da, Lehendakaritzan.

GASTEIZ. Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak proposatu zuen Lolita Chavezen hautagaitza, eta epaimahaiak saritu du "bizitza eta bere balioekin zintzoa den gizarte bat eraikitzeko lurraldea defendatzeko egindako borrokarengatik eta giza eskubideak eskuzabaltasunez aldezteagatik".

Garapenerako lankidetzaren Ignacio Ellacuria saria Eusko Jaurlaritzak ematen du, Elankidetza Lankidetzaren EuskalAgentziaren bidez. Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta pertsona indibidualek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzea du helburu, euskal gizartea eta nazioarteko gizarte sentsibilizatze aldera.

Epaimahaiaren arabera, giza eskubideen alde eta, bereziki, Guatemalako herri indigenen eta emakumeen alde egindako lanarengatik nabarmendu da Chavez. Hain zuzen ere, 87 komunitate biltzen dituen Pueblos K'iche' por la

Defensa de la Vida, la Madre Naturaleza, la Tierra y el Territorio (CPK) delako kontseiluan egiten duen lanaren ondorioz istilu ugari izan ditu Guatemalako Gobernuarekin, bere bizitza arriskuan jartzeraino, eta horren ondorioz 2017ko ekainetik Euskadin bizi da Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Baterako Babesteko Programaren babesean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus