Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Beste urte batez ‘Zinema Euskaraz’ programarekin

Eusko Jaurlaritzak eta EITB-k hitzarmena eguneratu zuten atzo, ‘Harpetarra’ filmaren aurrestrenaldian

Oier Pérez - Domingo, 28 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Bingen Zupiria eta Maite Iturbek hitzarmena eguneratu zuten.

Bingen Zupiria eta Maite Iturbek hitzarmena eguneratu zuten. (Foto: Oskar González)

Galería Noticia

Bingen Zupiria eta Maite Iturbek hitzarmena eguneratu zuten.

Bilbo- Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebistak Zinema Euskaraz programa beste denboraldi batez luzatzeko akordioa sinatu zuten atzo. Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Maite Iturbe, EITB-ko zuzendariak sinatu zuten akordioa Bilboko Golem Alhondiga zinemetan, Harpetarra filmaren aurrestrenaldi saioaren aurretik.

Iniziatiba honen eskutik, hamabi film estreinatu ziren 2017 urtean, eta gainera, 2016-2017 denboraldian 60.000 iku´-entzule izan zituen. “Haur eta gazteen artean interes handiena pizten duten hainbat estreinaldi euskaraz dira gaur egun, eta egoera horretara ohitu gara. Familiek oso natural bizi dute animaziozko zinemaren eta gure hizkuntzaren arteko lotura hori. Hala ere, ez da beti hala izan, Zinema Euskaraz programari esker etorri da hori, eta horregatik aurrera jarraituko dugu programa arrakastatsu honekin”, aipatu zuen Zupiriak. Gainera, 2015-2016 denboraldian baino 20.000 ikus-entzule gehiago izanak daukan garrantzia azpimarratu nahi izan zuen.

Bestalde, Iturbek gazteengana hurbiltzeak daukan ardura azpimarratu nahi izan zuen: “Zinema euskara eta umeak EITB-ren hiru ardatz garrantzitsu dira, eta itun honek horiek batzen ditu. Gaurko ekitaldia hiru oinarriok sendotzera dator”.

Zinema Euskaraz programa 2012an hasi zuen bidea Zineuskadi ikus-entzuinezko sektoreko plataforma publikoaren eskutik, eta azken itun berritzean ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 335.000 euro inbertituko ditu aurten, eta horrez gain, Filmazpit azpi-programa lagunduko du 40.000 euroko inbertsioarekin.

Gainera, akordioaren arabera, Hiru3 telebista katearen bazkideek zenbait abantailataz gozatzeko aukera izango dute. Batik bat sarrerak lortzeko lehentasuna, merchandisinga eta estreinaldietan parte hartzeko aukera izango dituzte kateak dituen 6.595 bazkideek.

‘Harpetarra’Sinadura ekitaldia bukatzean, Nick Park zuzendari biritainiarraren eta Aardman animazio estudioaren eskutik. Emanaldia hasi aurretik eta hau amaitzean, filmeko aktore talde bat, produkzioan jantzitako mozorroekin, goiza girotzeaz arduratu zen, eta bertara gerturatutako familia publikoa filmaren atmosferan are gehiago murgiltzea ahalbidetuz.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus