Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Idazleen Biltzarrak euskal letren hiriburu bihurtu du Sarako herria

Piarres Xarriton, Hasier Etxeberria eta Marie Jeanne Minaberry omendu zituzten atzo

Martes, 18 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Sortzaile eta irakurleen arteko harremana sustatzea da Sarako Idazleen Biltzarraren helburua.

Sortzaile eta irakurleen arteko harremana sustatzea da Sarako Idazleen Biltzarraren helburua. (Javier Colmenero)

Galería Noticia

Sortzaile eta irakurleen arteko harremana sustatzea da Sarako Idazleen Biltzarraren helburua.

2 Franck Dolosor

Sara – “Saran astia” dio esaera zaharrak eta horrela izan da, herenegun eta atzo, denbora hartzeko aukera izan baitzuten literaturzaleek Sarako idazleen biltzarra bi egunez ospatu baita lehen aldiz. Idazle eta irakurleen arteko harremanak sendotzea da Durangoko azokaren ahizpa txikiaren helburu nagusia. Frantsesez ari diren idazle batzuen ondoan euskal luma ezagunak bildu ziren Larrun mendi magalean, tartean Arantxa Urretabizkaia edo Kirmen Uribe idazleak. Denera, 140 idazlek parte hartu dute Sarako Idazleen Biltzarraren hogeita hamalaugarren edizioan.

Duela gutxi zendu diren Marie Jeanne Minaberry idazlea eta Piarres Xarriton euskaltzaina ohoratzeaz gain, Hasier Etxeberria idazle eta kazetari zenarentzat esker oneko hitzak izan zituen atzo Pantxoa Etxegoin Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundearen zuzendariak. Naiara Xarriton, euskaltzainaren alaba, hunkituta agertu zen omenaldian 95 urteko gizona duela hilabete hil baitzen. “Aita zenaren hutsa handia da familia, adiskide, kultur mundua eta politika sailarentzat ere denbora luzean Eusko Alkartasunako kide izan baitzen”. Henri Errandonea Sarako biltzarreko arduradunak Minaberry, Xarriton eta Etxeberriaren ekarpen oparoa azpimarratu zuen. “Baitezpadakoa da Etxeberriaren lan erraldoia aipatzea. Besta eguna da baina ez dugu ahanzten bultzada handia eman baitie hemengo idazleei urteetan zuzendu duen ‘Sautrela’ saioarekin Euskal Telebistan”, zioen saratarrak. Hendaian finkatu zen elgoibartarra, duela aste batzuk hil zen gaixotasun luze baten ondorioz.

maiatz, 35 urte Maiatz argitaletxeak 35 urte bete berri dituela eta, aipamen berezia egin zitzaien atzo etxe honen sustatzaileei. Urteetan literaturari buruzko aldizkaria agertzeaz gain, ehunka liburu argitaratu dituzte Maiatz taldekoek. Euskarazko sorkuntza lagundu nahi izan dutela argitu zuen Luzien Etxezaharreta, Maiatz argitaletxeko buruak. “Euskal Herria mugitzen ikusi dugu eta orain geroak erranen du zer iraupen edo ekarpen egin dugun” idazle eta kazetari hazpandarraren arabera.

Odolak su gabe diraki, hiru zati dauzkan antzerkia, aurkeztu zuen atzo Itxaro Bordak, hau ere Maiatz argitaletxeari esker argitaratuta. “Idazle batzuen lana indartu eta bertze askori idazteko aukera eman zaiela” azpimarratu zuen idazle behe nafarrak. Maiatz askatasun eremua izan dela eta esperimentazioak egiteko laborategi moduan erabili duela gaineratu zuen Itxaro Bordak. “Argitaletxe eta aldizkari hauek gabe nire testu asko ez ziren sekula publikatuko”. Bere ustez “literatura gozatua eta preziatuaren izpiritua sentitzen da Sarako idazleen biltzarrean”. Gerezien denbora pastorala idatzi ondoren, antzerkia landu du oraingoan mota horretako zuzeneko testuak terapia direlakoan. “Gaztetan antzezlan asko idatzi nuen baina ez nituen inoiz argitara eman”.

Kanaldude telebistaren platoaren ondoan mota guztietako kultur ekitaldiak proposatu dituzte bi egunez Saran, tartean hainbat ekimen gazteentzat biharko irakurleak izango direlako. Lapurdiko 15 ikastetxeetako ikasleek ametsei buruz euskaraz landutako idazlanak aurkeztu zituzten.

Euskara eta gazteak gero eta toki gehiago hartzen dutenez pozik agertu zen Asisko Urmeneta urtero Sarako hitzordura doan marrazkilari nafarra. “Sarako biltzarra hazten ari den bilera da” bota zuen irriz marrazten jarraitzen zuen bitartean. “Hemen zure idoloengana joan zaitezke, formato humanoa duen azoka delako. Kafe bat edan dezakezu edonorekin. Ikaragarri ederra da”. l

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus