Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Gure txoriek badute euren kabia

Haur hezkuntzan, oinarrizko bost konpetentziak kontutan hartzen dituen ‘kabi’ proiektua abiatu dugu

Testua eta argazkiak. Iñigo Aritza Ikastola - Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Egiten ikastea, gure proiektuaren baitan garatzen dugun konpetentzietako bat da.

Egiten ikastea, gure proiektuaren baitan garatzen dugun konpetentzietako bat da. (IÑIGO ARITZA IKASTOLA)

Galería Noticia

Egiten ikastea, gure proiektuaren baitan garatzen dugun konpetentzietako bat da.Bizikidetza lantzen dugun beste baloreetako bat da.

Iñigo Aritza da gure ikastola, txori bat gure logoa, Nafarroako harizti ederrenetako batean dago kokatua. Eten gabeko formazio eta hausnarketan oinarritzen da gure hezkuntza eredua, eta oraingoan txantxangorriaren ikastolan KABI proiektua jarri dugu abian.

“Ernetzen ari den hazia da haurra. Berez dakar landare bihurtzeko behar duena;lurrean zabaldu eta berez joango litzateke hazten. Baina hazi horri lur egokia, eskatzen duen ura, behar eguzkiaren beroa eta argia eta hobeto hazteko ongarria ematen bazaizkio, landare horrek berak dakarren lorea emango du. Hortaz, hazi bakoitzaren beharrei erne egon behar dugu: berak adieraziko digu noiz behar duen ura eta zenbat ur behar duen ez itotzeko, noiz behar duen berotasun handiagoa edo noiz ari den erretzen, noiz dagoen aseta, bapo, gustura.”

Hauxe da Iñigo Aritza Ikastolan dugun haurra ulertzeko modua. Definizio honetatik abiatuta eta Euskal Herriko Ikastolen marko pedagogikoa kontuan harturik, Haur Hezkuntzan KABI proiektua martxan jarri da. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza proiektuaren aterkia dugu KABI proiektua. Oinarrizko bost konpetentzia orokorrak (izaten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, komunikatzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea) kontuan izanik, hauek landu eta garatzeko proiektu pedagogikoa.

Haurrak berezko gaitasunak ditu. Bere gaitasunak bere erritmoan eta bere moduan garatu behar ditu, eta prozesu honetan irakaslea bidelagun izanen du. Ikastola eta irakasleen lana izanen da, haurraren garapenerako testuinguru egokiak eskaintzea. Haurraren segurtasun afektiboa ziurtatu behar dugu, eta horretarako atxikimendu figurak, haur bakoitzaren beharrak eta erritmoa eta irakasleen komunikazio moduak zain-tzea ezinbestekoa da.

Haur bakoitza bakarra da, errepika-ezina, beraz ikastolan aniztasuna modu egokian errespetatu ahal izateko, erreferentzia taldean, hau da adin bereko talde bat bere tutorearekin, lan egiteaz gain, talde heterogeneoetan ere lan egiten dugu. Haurra autonomoki mugitzen da ikastolatik, eta bere beharren arabera erabakitzen du momentu bakoitzean egin nahi duena: margotu, eraikuntzak egin, ipuin bat ikusi edota salto egin. Espazio guztietan adin desberdinetako haurrak aritzen dira lanean momentu berean.

Espazioak haurraren autonomia eta lan dinamika sustatzeko helburuz berrantolatu dira. Espazio ugari eskaintzen ditu KABI proiektuak: motrizitatea lantzeko gunea, natura eta esperimentazio gunea, jolas sinbolikorako gunea, eraikuntzak egiteko gunea, arte adierazpenerako gunea, irakurketa-idazketarako gunea, edota jolas matematikoen gunea, adibidez.

Denbora ere, haurren garapena eta beharren arabera berrantolatu da. Haurrak Erreferentziazko taldean gelan tutorearekin egoteko momentuak baditu, baina beste denbora tarte batean haurra da bere denbora kudeatzen duena. Bere nahi eta beharren arabera ekintza, lan edota jolas bakoitzari behar duen denbora eskaintzeko aukera duelarik.

Haurraren inguru hurbilena familia da eta familiak berak toki berezia izan du eta izan behar du. Hori dela eta, ikastola barruan guraso txokoa ere antolatu dugu. Modu honetan, familiak kokaleku iraunkor bat du. Bertan gurasoek txoko propio bat izateaz gain, beste gurasoekin esperientziak elkar trukatzeko aukera, irakasleekin harremantzeko edo haurraren erritmora egokitzeko aukera dute. Ikastolan, gurasoak, haurrak eta irakasleok, errespetua, malgutasuna, komunikazioa eta konfiantzan oinarritzen den familia bakar bat osatzen dugu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus