Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava

Korrikak Ipar Euskal Herri osoa arrakastaz zeharkatu du bi egunez

Euskararen aldeko lasterketa herrikoia gaur iritsiko da Donostiara eta etzi Bilbora

Franck Dolosor - Martes, 4 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Jendetza hurbildu zen atzo Mauleko plazara 20. Korrikan parte-hartzeko.

Jendetza hurbildu zen atzo Mauleko plazara 20. Korrikan parte-hartzeko. (F. Dolosor)

Galería Noticia

Jendetza hurbildu zen atzo Mauleko plazara 20. Korrikan parte-hartzeko.

baiona- Otxandio eta Iruñea lotzen dituen hogeigarren Korrika Gipuzkoako hiri nagusira helduko da gaur 18,45ak aldera. Tolosa, Oiartzun, Irun, eta Hendaia bezalako udalerriak bisitatu ondoren Donostia aldera egingo du euskararen lekukoak. Bihar goizean Mutrikutik Ondarrura eta gero Gernika aldera joango da AEKren aldeko jai ibiltaria. Etzi Bilbora iritsiko da, 16,50etan.

Korrikak arrakasta handia lortu du aurten ere Ipar Euskal Herriko lurralde guztietan. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan ehunka lagunek bat egin zuten Korrikarekin atzo eta herenegun. Eguzkia eta giro alaia lagun, jendetza handia bildu zen atzo ibilbide osoan, bereziki Donibane Garazi, Baigorri eta Maulen. Lehen egunean Otxandion egin zuen bezala lekukoa hartzeko aukera izan zuen berriz ere atzo Mixel Etxebest Zuberoko hiriburuko alkateak. Hiria zeharkatzean herritar eta gazte multzo handia zeukan inguruan, besteak beste Atharratze, Sohüta eta Mauleko bigarren hezkuntzako ikasleak. Aintzina Mazusta irakaslearen ustez euskara ikastetxeetan irakasteaz gain beharrezkoa da erakustea ikasgeletatik kanpo ere erabil daitekela. “Korrikak gogo handia ematen die gazteei euskara gehiago erabiltzeko. Zuberoan nahi genuken baino ahulago dago euskara baina egoera aldatzen ari da gero eta jende gehiagok horren beharra sentitzen baitu” euskaltzalearen arabera. Kirol eta kultur munduetako ordezkariek eskuz esku eraman zuten lekukoa, hauen artean Xiberoko Jaunadatorren udan eskainiko duten pastoralaren dantzari, antzezle eta Joana Etxart idazleak.

Beti prestEuskal Herri osoan bezala Iparraldean ere kilometro bakoi-tzean beti norbait egon da prest lekukoa hartzeko, gauez zein egunez, eta irudi harrigarri asko eskaini ditu Korrikak aldi honetan ere Olentzero aritu baitzen lasterka Aiherran, Aretz Iginiz Aviron Bayonnais taldeko rugby jokalari euskaltzalea Baionan eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea Hazparnen. Iparraldeko lau euskal irratien sareak bi urtetik behingo erronkari aurre egin zion berriro 32 orduko saio berezia eskainiz. Korrikaren aplikazioarekin bezala entzuleek unean uneko informazio zehatza jasotzen dute Korrika irratiari esker. Irratsaio maratoi bereziak parte hartzaileen aniztasuna islatu du aurten ere Urruñatik Ozkaxera Mehainen barrena. Gainera, lapurtera, behe nafarrera eta zubereraz gain, euskararen kolore gehiago preziatzeko aukera eskaini du Korrikak Iparraldeko paisaietan barrena. Igandean, adibidez, Zarauzko familia batek parte hartu zuen Nafarroa Behereko bideetan gaindi. Goizane bere senarra eta bien alabarekin “ilusioz” bertaratu zen, “emozionatua Korrika Iparraldean lehen aldiz egiteagatik”.

Inolako aitortzarik ez izan arren euskarak milaka lagun biltzen ditu Bidasoa ibaiaren iparraldean ere. AEKk mila ikasle inguru dauzka eta lehen hezkuntzan umeen %44 sare elebidun edo murgiltze ereduan ikasten ari dira. Lege babesa aldarrika-tzen duen lurraldean gizartearen kontsentsua gero eta zabalagoa dela azpi marratu zuen Baionan Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoaren presidenteak.

HautetsiakEuskara ikasten ari den Baionako zinegotzi eta Akitaniako kontseilari sozialistak pozik eraman zuen lekukoa. Hautetsi gehiagok bat egin zuten, hala nola Colette Capdevielle Baionaldeko ezkerreko diputatuak edota Jean René Etchegaray Baionako alkate zentrista eta Euskal Elkargoaren presidente izendatu berriak.

Otxandioko irteeraz gain joan den ostegunean, igandean Ortzaizen eta Baionan ere parte hartu zuen Etchegarayk. Zentristak azpimarratu zuen hautetsiek aspaldi hasi zutela euskararen aldeko lana, eta elkargo berriak lehen aldiz kilometro bat erostearen garrantziaz ohartarazteaz gain, jakinarazi zuen datorren larunbateko batzarrean euskararen lehen aurrekontua bozkatuko duela Ipar Euskal Herri mailako lehen erakunde politiko jaio berriak. Korrikarekin motorrak berotzen hasi dira euskaltzaleak, besteak beste, Nafarroa Eguna ospatuko baitute Baigorrin apirilak 30 eta Herri Urrats Senpereko aintziran maiatzak 14 Ipar Euskal Herriko ikastolen alde.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus