Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
APIRILAREN 3TIK 6RA

Zinebik Gerra Zibilean parte hartu zuten Italia faxistako tropek egindako dokumentalen zikloa eskainiko du

Emanaldiak UPV/EHUren Bizkaia Aretoan izango dira, 20:00etan

2017(e)ko apirilaren 1a, larunbata - 11:59etan eguneratua

Zinebik Gerra Zibilean parte hartu zuten Italia faxistako tropek egindako dokumentalen zikloa eskainiko du.

Zinebik Gerra Zibilean parte hartu zuten Italia faxistako tropek egindako dokumentalen zikloa eskainiko du.

Galería Noticia

Zinebik Gerra Zibilean parte hartu zuten Italia faxistako tropek egindako dokumentalen zikloa eskainiko du.

Bilboko Udalaren Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) dokumentalen ziklo bat eskainiko du apirilaren 3tik 6ra bitartean. Zikloa Gerra Zibilari buruzko Italia faxistaren zinematografia-produkzioari eskainita dago, eta emango diren piezek propaganda-helburuak dituzte soilik. Emanaldiak 20:00etan izango dira UPV/EHUren Bizkaia Aretoan –sarrera doan izango da–, eta 15 film emango dira, gehienak orain arte proiektatu gabekoak.

BILBO. Gerra Zibila hasi zenetik 81 urte igaro dira, eta, tropa frankisten Bilboko okupazioaren edo Gernika eta Durangoko bonbardaketen 80. urteurrena izanda, zikloa oroitzapen-proiektu zabalago batean kokatuta dago. Hauxe da proiektu horren izenburua: “Imágenes para la memoria. Iconografía fascista y Guerra Civil Española (2016-2019”). Kataluniako Zinematekan inauguratu zen joan den azaroan, eta helburua iragan hurbileko gertaera traumatiko eta erabakigarriei buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatzea da. Gertaera horietan, Hitlerrek eta Mussolinik estatu-kolpe frankistari eman zioten laguntza materiala eta ideologikoa funtsezkoa izan zen gerra horrela amaitzeko eta, ondoren, diktadura bermatzeko.

Helburu horrekin, lehen aldiz emango dira Bilbon Italia faxistako propaganda-aparatuak ekoitzitako eta, kasu gehienetan, identifikatu gabeko kamerariek egindako dokumentalak. Europako zenbait artxibo zehatz-mehatz arakatu ondoren aurkitu ahal izan dira. Zikloaren antolatzailea Centro di Studi sul Cinema Italiano (CSCI) da, Bilboko Udalarekin eta ZINEBIrekin batera. Gure hiriko eta gure lurraldeko gertaeren memoria historikoa berreskuratzeko ekintzen esparruan dago antolatuta.

Programa apirilaren 3an inauguratuko da, eta emanaldi berezi bat egingo da Daniela Aronica zinemagintza-ikertzaileak eta saiakeragileak eta ziklo honen komisarioak idatzitako liburua aurkezteko. Liburuaren izenburua “La Guerra Civil Española en la propaganda fascista. Noticiarios y documentales italianos (1936-1943)” da –ZINEBIk argitalpenerako laguntza eman du–. Aronicak, gainera, mahai-inguru batean hartuko du parte, Santiago de Pablorekin batera (UPV/EHUko Historia Garaikideko katedraduna). Emanaldian “I legionari italiani in Catalogna” (1939. 44´) dokumentala ere emango da.

Filmazio asko oraindik proiektatu gabekoak dira, eta garai horretan ere ez ziren estreinatu. Aukeratutako film batzuetan balio dokumental handia duten Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako irudiak ageri dira;bestek beste, herri hauetakoak: Amorebieta, Bermeo, Bilbo, Dima, Durango, Eibar, Gernika, Mungia, Plentzia eta Errenteria. Dokumental batzuetan, faxistek Euskadin egindako erasoaldia ageri da, hain zuzen, honako hauetan: “La Liberazione di Bilbao” film laburrean, “Volontari” film ertainean eta “No pasarán” film luzean.

Irudi gehienak ezezagunak ziren orain arte, baina harrigarriak eta, zenbait kasutan, oso hunkigarriak dira. Francoren eta Mussoliniren arteko harreman estua eta, aldi berean, gatazkaz beterikoa erakusten dute;izan ere, diktadoreen interesak barneko eta kanpoko egoeraren arabera aldatzen ziren, eta, hain zuzen, egoerak baldintzatzen zituen eta birbideratzen zituen haien ildo politikoak. Ezinbestean, horrek ondorioak izan zituen zinemagintzan, agintariek propaganda-kontsignen tresna nagusi eta erresonantzia-kaxa bihurtu baitzuten.

Hori dela eta, lan hauetan Gerra Zibilari buruz irudikatutakoa erabat ideologizatuta dago, eta oso alderdikoia da. Dena dela, lerro artean eta azpian dauden propaganda-asmoez harago, eszena askok errealizadoreek lortu nahi zutenaren aurkako kontraesan esanguratsuak iradokitzen dituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus