Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketa

Busturialdea eta Uribe Kosta izango dira gaur txapelketaren finalean

Finala arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bilboko BBK Aretoan

EP - 2017(e)ko martxoaren 31a, ostirala - 10:15etan eguneratua

1993an ospatu zen BBK Txapelketaren lehen edizioa. Bertan ziren, besteak beste, Unai Iturriaga eta Igor Elortza.

1993an ospatu zen BBK Txapelketaren lehen edizioa. Bertan ziren, besteak beste, Unai Iturriaga eta Igor Elortza. (BBK / XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA)

Galería Noticia

1993an ospatu zen BBK Txapelketaren lehen edizioa. Bertan ziren, besteak beste, Unai Iturriaga eta Igor Elortza.

Busturialdea eta Uribe Kosta eskualdeetako ordezkariak diren bertsolarien taldeek jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketaren 25. edizioko final handia ostiral honetan, martxoaren 31n, Bilboko BBK Aretoan, lau sailkapen saio eta bi finalaurreko gainditu ondoren. Finala arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

BILBO. BBK-k jakinarazi duenez, Juanjo Respaldizak, Jurgi Fuentesek eta Miriam Juaristik osatuko dute epaimahaia. Txapelketan parte hartu duten guztiek diru kopuru bat eta egiaztagiri gisako garaikurra jasoko dute. Gainera, epaimahaiak sari berezia emango dio bizkaiera onena erabiltzen duenari. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketaren 25. urteurrena ospatzeko, Iratxe Ibarra markinarrak, lehiaketako lehen edizioko finalistak, bertso batzuk kantatuko ditu berak lehiaketan izandako esperientzia kontatuz.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketa joan zen martxoaren 8an hasi zen Arratzun. Guztira 48 bertsolari lehiatu dira, zortzi taldetan banatuta, bakoitzean seina bertsolarirekin. Taldeak Arratia, Busturialdea, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkariak izan dira, eta taldeak osatzeko kontuan izan da parte hartzaileen adina. Talde bakoitzeko sei bertsolariak bi multzotan banatu dira, adinaren arabera: lehen taldean 18 urte artekoak, eta bigarrenean 18-24 urtekoak.

Lehiaketan lau sailkapen saio egin dira: Arratzun (martxoaren 8an), Igorren (martxoaren 14an), Sopelan (martxoaren 15ean) eta Markina-Xemeinen (martxoaren 21ean). Finalaurrekoak Zalla eta Durangon izan ziren, martxoaren 22an eta 28an, hurrenez hurren. Txapelketaren antolaketan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lagundu dute.

BBK-k antolatzen duen Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketa 1992an jokatu zen lehenengo aldiz, bertsolaritza gazteen artean sustatzeko asmoz. Ekintza hau euskara eta euskal kultura bultzatzeko BBK-k hasieratik egindako apustuan sartzen da. "Izan ere, BBK-k garrantzi berezia ematen die Euskadiko berezko kultur eta hizkuntza adierazpideak bultzatzeko lagungarri diren jarduerei", adierazi du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus