Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
Bilbon, apirilaren 4an IZANGO DA

Pinchas Zukerman biolinista Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bonu denboraldian ariko da

Diskografia oso zabala du, 100 lan baino gehiago grabatu ditu, eta bi aldiz irabazi du Grammy saria

EP - 2017(e)ko martxoaren 30a, osteguna - 11:38etan eguneratua

Pinchas Zukerman.

Pinchas Zukerman. (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)

Galería Noticia

Pinchas Zukerman.

Pinchas Zukerman "ibilbide oso luze arrakatatsuko" biolinista israeldarra Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) bonu denboraldiaren kontzertuetan izango da ostegun honetatik apirilaren 5era bitartean. Hain zuzen, Donostian (ostegunean eta apirilaren 3an) eta Bilbon (apirilaren 4an), Zukermanek Edward Elgar izango du hizpide, eta Gasteizen (ostiralean) eta Iruñean (apirilaren 5ean), aldiz, Brahms izango da protagonista.

BILBO. Lau hiriburuetan, P.I. Tchaikovskyren 4. Sinfoniak osatuko du "Isiltasunaren aurretiko ahotsak" izenburuko egitaraua, Christoph Königek zuzenduko duena, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Pinchas Zukermanek biolinentzako dauden ia lan guztiak jo ditu XX. mendeko musika jole onenekin batera, baina lotura estuagoa izan du Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jaqueline du Pré-rekin, besteak beste. Diskografia oso zabala du, 100 lan baino gehiago grabatu ditu, eta bi aldiz irabazi du Grammy saria.

Horrela, Kursaal Auditoriumean eta Euskalduna jauregian, Pinchas Zukermanek Edward Elgarren Biolin eta Orkestrarako Kontzertua interpretatuko du. Ia 50 minutuko iraupena duen pieza luze horretan, Elgarrek biolinarentzako errepertorio guztiko bakarlarientzako zati luze eta gogorrenetako bat idatzi zuen.

Halaber, Principal antzokian eta Baluarte auditoriumean, Zukermanek Amanda Forsyth biolintxelista kanadarra izango du lagun, eta EOSekin batera joko dute Johannes Brahmsen Biolin, Biolontxelo eta Orkestrarako Kontzertu Bikoitza. Brahmsen lan ospetsuenen artean ez badago ere, "lan konplexu eta titanikoenen artean dago".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Más sobre ¡Qué mundo!

ir a ¡Qué mundo! »

  • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
  • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

  • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus