Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
musika

Euskal irlaren erronka

Itziarren Semeak-en‘EH Republik’ disko berriakska eta doinu melodikoagoez jantzi ditu taldearen aldarrikapenak

Amaia Santana - 2017(e)ko martxoaren 29a, asteazkena - 11:13etan eguneratua

Itziarren semeak BibanVER VÍDEOReproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

Itziarren semeak BibanReproducirItziarren Semeak.

“Agur, agur denoi/Lapur, koldar eta jauntxo barik/EH Republik/Ez dugu beldurrik!/Kalabera mastara igo ta”. Jon Maia bertsolariak (Itziarren Semeak taldeko kideen lagun ere badenak)hitz aldarrikatzaileez hornitu du disko berriari titulua ematen dion kantua: EH Republik(Baga-Biga, 2017). Bere filosofiari fidel, hots, eskabideak eta jai giroak bat egiten duten musika eginez, Itziarren Semeak taldearen azken lanakbi norabide argi hartu ditu: bata, ska estilorantz: “disko argiagoa da, distortsio gutxiago dauka”, Ibon Altuna abeslariari jarraiki;bestea, “errepublikarantz”, dio iribarreironikoaz JebiOrmaza baxu-jotzaileak.

Lasai hartu dute disko hau, taldearen 10. urteurrenari erantzun “naturala” dena, hain zuzen. “EH Republik-ensoinua gu garen modukoa da”, dio abeslariak.Aurreko lan guztiak Kaki Arkarazorekin grabatu badituzte ere, oraingoan Iñaki Bengoarekin aritu dira, Arrasateko Shot! estudioan.Oso gustora ibili dira, antza:“Malgutasuna eman digu (Bengoak), asteburuetan ere lan egiteko aukera izan dugu eta”. Masterizazioa, aldiz, Jonan Ordorikari dagokio (Azkarateko Mamia estudioa). “Euskal Herrirako nahiko genukeen errepublikaren perspektiba hori hamar kantutan bildu ditu diskoak”, azaldu du Manex Altuna gitarra-jotzaileak.

Ideia Republikof Kalifornia deritzon mugimendutik hartu dute, Trump-en horma eta muga ugarien harira berpiztu egin dena, tamalez.EH Republik ideal horretatikoraindik “urrun” dagoela onartzen badute ere, baikortasun zuhur batez ikusten dute etorkizuna taldekideek. “Zeozer berria, hobea, libreagoan sinisten dugu... ‘Irla’ hori posiblea da, baina gizarteak erabakiko du finean, mobilizazio soziala beharrezkoa da”, irizten diote.Ildo horretatik, Manexek Patxi Irurzunen azken liburua aipatzen du (Los dueños del viento eleberria), zeinaeuskal piratek sortutako sistemaz mintzo den. “Hori bai: gure irlan astakirtenek sarrera debekatuta dute”, argitu du.

Musikalki, bere soinuaren“baretzea”adin kontuari esleitzen diote. “Ez gara zahartzen ari, heldu bihurtzen baino”, dio gitarra-jotzaileak. “Momentuak eskatzen zuen diskoa egin dugu”, argitu du Ibon Altunak. Jakina, hamar urteko ibilbidea eta horretan jasotako esperientziak ere nabari dira.“Argentina nahiz Irlandako bandekin ibili osteko influentziak ere hor daude”, gehitu du Manexek.

Azkenaldian taldeak hainbat aldaketa bizi izan ditu, baina une honetan “egonkortuta” daudela diote. Alain Egiguren bateria-jotzailearen bigarren diskoa da hau Itziarren seme gisa. Aldiz, Ivan Zapatasaxofoi-jotzailearen lehenengoa da: “Esperientzia polita izan da”, adierazi du. Haizeen familia John Kaimanek eta Mizel Zamorak osatzen dute.

Errepublikaren aliatuak

EH Republik-en eraikuntza honetan luxuzko kolaboratzaileez inguratu dira Itziarren Semeak. Esaterako, Kepa Junkerak bere marka erantsi du Apirilaren beltzaabestian, trikitiaz eta panderoaz baliatuta. “Egundoko kolaborazioa izan da hau, eskertzekoa da bere mailako musikari batek talde umil honi emandako erraztasun guztiak”, baloratu du Ibonek. Kantu berezia da, gainera, Apirilaren beltza, Iñigo Cabacas zenari eginiko gorazarrea baita. “Bost urte igaro dira dagoeneko eta ez da inongo epaiketarik ez erantzukizun politikorik izan”, gaitzetsi dute taldekieek.

Sala Strummerren (DirtyBrothers, The Potes) gitarra akustikoa, Ane Martinezen (Pentatonix Folk) ahotsa eta Arkaitz Estiballesen hitzakezaugarri dituBerebatabesti-omenaldiak. Estiballesez gain, hainbat bertsolarik parte hartu dute diskoan. Esaterako, Oihana Bartrari dagozkio Companyera kantuaren hitzak. “Bizkaiko finalaren ostean deitu genion letra honekin laguntzeko, morala igotzearren”. Azkenik, Fredi Paiak Zer den bizitza? lehendabiziko single bizia eta sozialki zirikatzailearen hitzak sinatzen ditu: Entzuten dut sarri/“Ikasi, lan egin! Ezkondu, umeak euki!” Zergatik?.

Bartraren hitzak dituenCompanyera kantuaren batera, beste bi abesti eskaini dizkiete emakumeei: Itziarren alabaeta Mirentxu Patxaran 2.0. Azken honektaldearen 10. urteurrenari keinu argia egiten dio.“Landuagoa da, eguneratu egin dugu kantua”, dio Ibon Altunak. Hori bai, Mirentxukbera izaten jarraitzen du: “Mirentxuk Euskal Herriko emakume alaia, borrokalaria, irudikatzen du, maitemintze puntu eta irudi magiko hori mantenduz”, abeslariaren esanetan.

Diskoa euskara hutsean egin dute, kantu bat izan ezik: Gran Circo Mundial. Kolaboratzaile gisa Osoron (Gose, Kañeria 13...) eta bere gitarra “punkia” izan dute, baita Ospa! eta Companyera abestietan ere. “GranCirco Mundial politikari guztiei oka egite bat da;gazteleraz egitea erabaki genuen samindu behar direnak samindu daitezen”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus