Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, arriagan

'In Memoriam, la quinta del biberón'ek, Errepublikaren alde lehiatu ziren adingabeak omentzen ditu

Bizirik irautea lortu zuten batzuen testigantzan oinarrituta, omenaldia eskaini gura zaie 17 urte gainditu barik, Espainiako Gerra Zibileko borrokaldi garrantzitsuetan borrokatu ziren 30.000 gazteei

d.d. - 2017(e)ko martxoaren 29a, asteazkena - 12:59etan eguneratua

'In Memoriam, la quinta del biberón'.

'In Memoriam, la quinta del biberón'.

Galería Noticia

'In Memoriam, la quinta del biberón'.'In Memoriam, la quinta del biberón'.

Biberoiaren kintak, Espainiako Gerra Zibilaren azken uneetan II. Errepublikaren alde borrokatu ziren errekluta gazteei egiten die aipamena. Pentsa daitekeenez, oso gazteak zirelako jarri zitzaien izena, ez baitzituzten 17 urte baino gehiago.

BILBO. Gazte haiei eskaintzen zaie omenaldia In Memoriam. La quinta del biberón antzezlanean, Lluís Pasqualek sortu eta zuzentzen duen eta La Kompanyia Lliurek eskainiko duen muntaketa indartsu eta zirraragarrian. Aste honetan gozatu ahal izango dugu Arriaga Antzokian, ostiralean, martxoaren 31n eta larunbatean, apirilaren 1ean, biak ere arratsaldeko 20:00etan.

Sei antzezlek, horietatik lau La Kompanyia Lliureko kideak, emanaldian zuzenean jotzen duten lau musikarik lagunduta, Gerra Zibilaren azken uneetara eramango gaituen istorioa defendatuko dute agertokian. 1938. urtearen erdialdean, egoera etsigarria zen Errepublikarentzat. Fronteak eroriz zihoazen eta gero eta borrokalari gehiago behar ziren. Hori dela eta, agintari errepublikanoek 30.000 gazte inguru erabiltzea erabaki zuten. Federica Montseny ministro anarkistak adierazi zuen bezala, hain gazteak zirenez, oraindik ere “biberoia har zezaketen”.

Hortik etorri zitzaien izena. “Biberoiaren kintak” gerrako borrokaldi garrantzitsuenetan eta erabakigarrienetan hartu zuen parte, Jaramako guduan, Belchiteko odoltsuan edo errepublikanoen erresistentziari amaiera eman zion Ebroko borrokaldi erabakigarrian. Bizirik irautea lortu zutenek zahartzarora heltzeko aukera izan zuten, baina ordaindutako prezioa oso altua izan zen, hildako eta zauritu kopuruari dagokionez, horrek eurentzat eta euren familientzat dakartzan ondorio guztiekin.

La Kompanyia Lliure

2013/14 denboraldian abian jarri zen proiektua zortzi antzezlek, lau neskak eta lau mutilek, osatzen dute gaur egun, guztiak ere 20 eta 30 urte artekoak, 2016ko martxoan modu batera edo bestera Lliurerekin eta bere zuzendaritza artistikoarekin erlazionatutako 9 profesionalek osatutako epaimahaiak aukeratutakoak, lanez betetako hiru asteren eta azken emanaldiaren ondoren. In Memoriam da konpainia gazte horrek agertokira eraman duen lehenengo lana, katalanez hasieran eta gaztelaniaz ondoren. Hori izango da Arriaga Antzokian ikusiko dugun bertsioa.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus