Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
datorren astelehenean

"BatZuk Euskararen lau aurpegi" dokumentala emango du ETB1ek

EP - 2017(e)ko martxoaren 10a, ostirala - 12:47etan eguneratua

Korrikaren antolatzaileak lemarekin, ‘Batzuk’<em>,</em>prentsaurrekoaren aurretik San Telmo Museoan.

Korrikaren antolatzaileak (RUBEN PLAZA)

Galería Noticia

Korrikaren antolatzaileak lemarekin, ‘Batzuk’<em>,</em>prentsaurrekoaren aurretik San Telmo Museoan.

BILBO. ETB1 telebista kateak "BatZuk: Euskararen lau aurpegi" izenburuko dokumentala eskainiko du datorren astelehenean, martxoaren 13an, gauean. 20. Korrikarentzat AEK-k eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak egindako ikus-entzunezko lanak lau protagonista ditu, lau euskaldun berri, hain zuzen: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larunbe. Beste askoren artean, euskararekin harremana duten lau lagun dira. Aurpegi ezagunak dira, gainera, euren lanbide, zaletasun edota gizarte konpromisoagatik.

Horrela, ETBk jakinarazi duenez, Maika Etxekopar antzerkilari, kantari eta musikari zuberotarra da;Dani Alvarez EiTBko kazetari galiziarra, aspaldian Bilbon bizi dena;Elena Caballero, La Basu, Euskal Herriko raparen emakumezko ikur nagusia da, eta Ander Larunbe, erdi eskoziar erdi iruinsemea, ezaguna da Iruñeko hainbat eremutan egin duen lanagatik.

"Euskal Herrian euskara eta hizkuntzak bizitzeko hainbat modu daude, pertsona bakoitzeko bat, batzuk: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan horietariko lau ezagutuko ditugu, testuinguru ezberdinetan bizi diren lau herritarren bizitzetan sartuko da dokumentala. Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneo izatetik urrun, kolore eta ñabardura askotako multzoa da, eta aniztasun horren argazki bat da dokumental hau", azaldu du.

Horrela, "BatZuk. Euskararen lau aurpegi" dokumentala datorren astelehenean izango da ikusgai, gaueko 22:15ean, ETB1en. Halaber, hilaren 23an ETB2n ikusi ahal izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus