Diario de AlavaDiario de Noticias de Alava. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Alava
martxoaren 10ean eta 11n

'En la orilla' lanak César Sarachu protagonista eta Adolfo Fernández zuzendari ditu

Rafael Chirbesen eleberriak Narratibaren Sari Nazionala eta Kritikaren Sari Nazionala lortu zituen 2014an

D.D. - 2017(e)ko martxoaren 9a, osteguna - 11:45etan eguneratua

En la orilla lanak César Sarachu protagonista eta Adolfo Fernández zuzendari ditu.

En la orilla lanak César Sarachu protagonista eta Adolfo Fernández zuzendari ditu.

Galería Noticia

En la orilla lanak César Sarachu protagonista eta Adolfo Fernández zuzendari ditu.

“Inguratzen gaituen egia argi eta gogorra, kaosaren deskribapena, sortu zenetik gaur egunera arte. Hemen, orain, gure lupetza partikularrean. Eta guztia dekadentziaz inguratuta. Gehiago, eta ondoren askoz gehiago, nahi izan zuten ekintzaileak. Anai-arrebak engainatuz. Amak salduz”.

BILBO. Adolfo Fernándezen hitzak dira, En la orilla, 2014an Kritikaren Sari Nazionala, Francisco Umbral Saria eta Narratibaren Sari Nazionala, azpimarragarrienetako batzuk baino ez aipatzearren, lortu zituen Rafael Chirbesen eleberri bikaina zer den azaltzeko.

Izan ere, Adolfo Fernández da bihartik, ostiraletik, martxoaren 10etik, igandera, martxoaren 12ra, Arriaga Antzokian eskainiko den En la orilla lanaren antzerkirako moldaketa bikainaren zuzendaria. Lanaren protagonista César Sarachu antzezle ezaguna da, eta berarekin batera Marcial Álvarez, Rafael Calatayud, Yoima Valdés, Sonia Almarcha, Ángel Solo eta Adolfo Fernández bera arituko dira.

Azken biak, Ángel Solo eta Adolfo Fernández, arduratu dira jatorrizko eleberria antzerkira moldatzeaz, bat ere erraza izan ez den lana, paisaia abstraktuak (antzerkirako desegokiak) eta izaera guztiz barnekoiak (antzerkirako are desegokiagoak) baitira nagusi istorioan. Hala ere, emaitza bikaina da, eta antzezlanak leialtasunez erakusten du eleberrian gora eta behera ari diren munstro ezagunen galeria, burbuilak eztanda egin ondoren baztertuta geratu ziren sasi-burgesen erakusketa kostunbrista, gaur egun oso erraz identifika ditzakegun pertsonaiak, mailegu lineak eta express aukerak eskaintzen zituen tipoa, jendea kaleratzen zuena, komisioak kobratzen zituena, etekinak lortzeko politikara hurbildu zena, etab.

Izan ere, En la orilla antzezlanak, ikus-entzuleak indar osoz harrapatzeko duen indarguneetako bat, gaur eguneko testuinguruan erabat sartuta egotea da, hemeroteketara joan (gaur egungo egoerari buruz hitz egiten da beti) eta elite intelektualetako kide izan behar barik. Horrela gertatzen zen eleberrian eta horrela gertatzen da antzezlanean. Bertan, César Sarachuk egiten duen lanean, bera dena nabarmen azpimarratuta geratzen da: antzezle bikaina.

Sinopsia

Olbako urtegian gorpu bat aurkitu izanak jartzen du martxan narrazioa. Protagonistak, Estebanek, bera jabe zen aroztegia itxi behar izan du, berarentzat lanean ari zirenak langabezian utziz. Hilzorian dagoen aita gaixoa zaintzen duen bitartean, biktima eta borrero gisa, era bikoitzean, barneratu duen porrotaren zergatiak aztertzen ditu. Horren hondakinen artean, gizarte bat, mundu bat eta garai bat zuzendu duten balioak aurkitzen ditugu.

Ongizatea eta ongizate horrek ezinbestean duen alderantzizko aldea, diruzalekeria eta proiektu faltsuak, eraisketarako material bilakatuta. Estebanen, atributurik gabeko gizonaren, bizitza begiratzen den ispiluak, amets apurtuez eta ilusio galduez osatutako irudia itzultzen du. Ezer ez da gehiegizko grina horretatik kanpo geratu. Maitasuna, familia, adiskidetasuna eta gizarteko kodeak ere gutxi batzuen oturuntza horretako menuaren parte izan dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Álava se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    Más sobre ¡Qué mundo!

    ir a ¡Qué mundo! »

    • Avda. Gasteiz 22 bis 1ª Oficina 13 Vitoria - Gasteiz
    • Tel 945 163 100, Fax Administración 945 154 344, Fax Redacción 945 154 346

    • Oficina Comercial: Calle Portal del Rey 24 (Esquina calle Paz), Tel 945 201000, oficinacomercial@noticiasdealava.eus